Skip to main content
Oharrak

2022/23 Ikasturteko ordutegia

By 2022/09/15No Comments

Familia agurgarria:

Dakizuen bezala, datorren astetik aurrera ordutegi osoan hasiko dira ikasleak Ikastolara etortzen. Aldaketa honek ordutegian ere bere eragina duenez, klik egin  ikasturteko ordutegi orokorra zelan geratzen den ikusteko.

JARDUN OSOKO ORDUTEGIA.

Ordutegi taulan dena zehaztuta duzuen arren, haurtzaindegiko eta DBHko ikasleentzat argibide batzuk ematea egokia ikusi dugu. 

Haur Hezkuntzako 1.zikloa (0-2urte):

Irailaren 19tik hasita, 0, 1 eta 2 urteko  haurrei (7:00ak eta 8:30ak bitartean sartzen direnak) urte 1eko gelan egingo zaie harrera, tatami aurrean dagoena). Aldi berean, arratsaldean, 16:30 baino beranduago irtengo diren haurrak ere urte 1eko gelan jaso beharko dituzue.

OBRAK:

Datorren asterako obrak bukatuta egongo dira, beraz haurtzaindegiko familiak aterpe berriko sarreratik egingo dituzte sartu-irteerak.

PARKINA: Parkinari dagokionez, ikastolako funtzionamendu egokia bermatu ahal izateko kotxeak EZIN izango dira barruan aparkatu.

DBH

Asteazkenetako ordutegia orain arte bezala mantentzen da. Aldaketa bakarra honako hau da:

Saioak 14:35tan bukatzen dira, 14:25tan barik. Beraz arratsaldea libre izango dute.

Zuzendaritza