Skip to main content

Urtero bezala, Gabonen ondoren, 2 urtetik gorako umeak matrikulatzeko epe ofiziala zabaldu da. Kontuan izan 0 eta 1 urteko umeak matrikulatzeko epea urte osoan zehar dagoela zabalik.

Matrikulazioa urtarrilak 17a eta 28a bitartean izango da, egun biak barne.

Beraz, geure familia, ikasle ohi, lagun eta ezagunek ikastola ezagutu eta bertan matrikulatzeko aukera izango dute. 

  • Haurdun bazaude, edo ume jaioberria baduzue
  • Eskolatu gabeko umea baduzue.
  • Ikastetxez aldatzeko asmoa baduzue.

Bestelako informazio gehigarririk nahiko bazenute, deitu 946 732 950 zenbakira, idatzi zornotza@ikastola.eus helbidera, edo sartu webguneko kontaktuen atarian.

 Informazio gehiago HEMEN