Skip to main content
EKIAHAZIAKIMUAOharrak

2023-2024 Ikasmaterial eskaerak

By 2023/06/08No Comments

2023-2024 IKASTURTEKO IKASMATERIAL ESKARIAK

Dagoeneko ikasturte honi amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengo ikasturtea planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko ordua iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue zikloz-ziklo informazio guztia.

 

HH: HAZIA PROIEKTUA

HAZIA proiektuaren baitan, ikasmaterialari dagokionez, datorren ikasturteari begira bi aldaketa egingo ditugu. 

Batetik, Urtxintxako ipuinak lantzen jarraituko dugun arren, ez da ipuin horien alerik erosi beharko etxerako.

Bestetik, Matematika arloa indartzeko asmoz, INNOVAMAT proiektuan murgilduko gara. INNOVAMATen aurkezpena eta xehetasunak ikasturte hasierako bileran emango badizkizuegu ere, proiektua garatzeko behar den material didaktikoa eskuratu beharko dela aurreratzen dizuegu.

Azkenik, beti bezala, HH 4 eta HH 5eko English-eko liburuak ere erosi beharko dira. 

Laburbilduz, ikastola arduratuko da ikasle guztientzako materiala eskatzeaz.  Beheko tauletan, seme-alabek adin bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango zaien erabilera ikus dezakezue.

 

Ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue ikasmaterialaren zenbatekoa. Ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroko kuotekin batera.

 

LH 1-2-3: KIMUA PROIEKTUA

KIMUA proiektuan lan egingo duten LH 1, 2 eta 3ko ikasleen kasuan, ikastola arduratuko da zuzenean eskaria egiteaz. Hala ere, Ingeleseko ikasmaterialaren kasuan, berrerabili daitekeen materiala dagoenez, zuek adierazi beharko duzue liburu horiek eskatzea nahi duzuen ala ez (abesti, audio eta bestelako jarduera osagarriak plataforma digitalean egongo dira eskuragarri). 

Ingeleseko Materiala eskatzeko HEMEN sartu.

Liburu horiek nahi ez direla adierazten ez baduzue, berriak eskatuko zaizkizue. Laburtuta, hemen duzue zuen seme alabek mailetako bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango dioten erabilera:

 

Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue. Ordainketa, berriz,  bi zatitan egingo da, Urriko eta Azaroako kuotekin batera.

 

LH 4-5-6: EKIA PROIEKTUA

EKIA proiektuan arituko diren LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleen kasuan, ikastolen elkarteak eskaintzen duen materiala erabiliko dugu, zati bat mailegutzan eta beste bat funjible eran. Hori horrela ez duzue inolako eskarirk egin beharko ikastola arduratuko baita horretaz, eta honek izango dira zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuak eta emango zaien erabilera.

 

Ikasmaterialaren zenbatekoa, ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, Urriko eta Azaroako kuotekin batera.

 

DBH: EKIA PROIEKTUA

Jakingo duzuenez, DBHn, ikasmaterial gehiena DIGITALA da. Halere, DBH 3-4ko Matematikako Lan Koadernoa formato fisikoan erabiliko dute. Ikasle guztiek erabili beharrekoa denez, Ikastolak bideratuko du eskaria. Hona hemen DBHn erabiliko dituzten liburuen zerrenda:

Ikasmaterialaren zenbatekoa, ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, Urriko eta Azaroako kuotekin batera.