Skip to main content
EKIAHAZIAKIMUAOharrak

2024-2025 Ikasturteko ikasmaterial eskariak

By 2024/06/06No Comments

2024-25 IKASTURTEKO IKASMATERIALAK

Dagoeneko ikasturteari amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengoa planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko unea iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue informazio guztia, zikloz-ziklo.

HH: HAZIA PROIEKTUA

Ikasturte berriari dagokionez, aurtengo ikasturtean sartu berri dugun INNOVAMAT proiektuari jarraipena emango diogu datorren ikasturtean ere. Hori dela eta, proiektua aurrera eramateko beharrezkoa den materiala ikastolak eskuratuko du ikasle guztientzat.

Bestalde,  HH 4 eta HH 5 urteko geletan erabiliko den ingeleseko materiala ikastolaren bidez eskuratzeko galdetegia bertan txertatuta duzue: HEMEN

HH 3 urteko gelan ez da ingelerarako eskaririk egin behar.

Laburbilduz, ikastola arduratuko da ikasle guztientzako materiala eskatzeaz.  Beheko tauletan, seme-alabek adin bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango zaien erabilera ikus dezakezue.

Ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue ikasmaterialaren zenbatekoa. Ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroko kuotekin batera.

LH 1-2-3: KIMUA PROIEKTUA

KIMUA proiektuan lan egingo duten LH 1, 2 eta 3ko ikasleen kasuan, ikastola arduratuko da zuzenean eskaria egiteaz. Hala ere, LH 1-2 mailetako  ingeleseko ikasmaterialaren kasuan, berrerabili daitekeen materiala dagoenez, zuek adierazi beharko duzue liburu horiek mailegutzan hartzea edo aurreko ikasturteetako ikasleengandik jaso eta berrerabiltzea nahi duzuen.  Abesti, audio eta bestelako jarduera osagarriak plataforma digitalean egongo dira eskuragarri. Ingeleseko materiala eskatzeko HEMEN sartu. Abesti, audio eta bestelako jarduera osagarriak plataforma digitalean egongo dira eskuragarri. 

Eskaria bidaltzeko azken eguna: ekainaren 14a.

Hemen duzue zuen seme alabek mailetako bakoitzean erabiliko duten materiala eta emango dioten erabilera:

Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue. Ordainketa, berriz,  bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.

LH 4-5-6: EKIA PROIEKTUA

EKIA proiektuan arituko diren LH 4, 5, eta 6. mailako ikasleen kasuan, ikastolen elkarteak eskaintzen duen materiala erabiliko dugu, zati bat mailegutzan eta beste bat mateial suntsikor (funjible) eran. Hori horrela, ez duzue inolako eskaririk egin beharko, ikastola arduratuko baita horretaz. Hauek izango dira zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuak eta emango zaien erabilera.

Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.

DBH: EKIA PROIEKTUA

Jakingo duzuenez, DBHn, ikasmaterial gehiena DIGITALA da. Halere, DBH 3-4ko Matematikako Lan Koadernoa formato fisikoan erabiliko dute. Ikasle guztiek erabili beharrekoa denez, Ikastolak bideratuko du eskaria. Hona hemen DBHn erabiliko dituzten liburuen zerrenda:

Ikasmaterialaren zenbatekoa ikasturte hasierako gelako bileratan zehaztuko zaizue eta ordainketa bi zatitan egingo da, urriko eta azaroako kuotekin batera.