Hamar hilabeteko lan eta bizi-esperientzia askoren ondoren, joan den ostiralean amaitu zuten ikasturtea gure ikasle gehienek. Ondo merezitako oporrak hartzeko garaia iritsi zaie, ikasturte osoan zehar gogor saiatu eta pauso garrantzitsuak eman dituztelako.
Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu ikastola osatzen dugun talde guztiari: ikasle, familia, irakasle, batzordekide eta gainerako lankideei, ikasturtean zehar ondoan eta proiektu komunitario hau aurrera ateratzen lagun izan gaituzuen guztiei.
Guk, bitartean, datorren ikasturtea prestatzeari ekin diogu jadanik, irailean dena prest izateko. Gogoratu Haur Hezkuntzako 0 eta 2 urteko ikasleentzat ikastolak zabalik jarraituko duela uztailaren 22ra arte. Egun horietan, idazkaritza ere martxan egongo da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara. Ondoren, oporrak hartu eta irailaren 2an izango gara berriz bueltan.
Gozatu udaz eta indarberritu gaitezen iraileko erronka berriei gogoz heltzeko! ☀️
Zuzendaritza Taldea.
Zuen etxeetan antolatzen laguntzeko, hemen duzue datorren urteko eskola-egutegia:






