6-9

Kimua

 

Umea gora dator

Gora datorren kimua da umea. Lurrarekin, urarekin, argiarekin eta haizearekin bat eginik eta gainerako kimuekin partekatuz ari da berari dagokion lekua egiten. Kimu bakoitzaren bizi-indarra garatzen laguntzea da guk, arretaz, egin behar duguna.

Kimua proiektuan umea dago erdigunean eta hezitzailea arretatsu, ikaslearen errealitatetik hurbil dauden egoeretatik eta bizipenetatik abiatuta, jakintzagai berrietara jolasaren eta esperimentazioaren bidez gerturatzea da gure egiteko nagusia.

Pertsonaren konpetentziak aldi honetan garatzen direla jakinik, haur hezkuntzan hasitako garapen integralari jarraipena ematen diogu. Izan ere, logika eta arrazoiketa lantzeko adinean dago umea, ingurua behatuz eta ulertzeko nahiz adierazteko tresnak eskuratuz. Hori guztia zaintzen dugu, umeak bere kuriositateari eta esperientziei esker ikasten baitu, gizartean bizitzeko eta planteatzen zaizkion arazoei aurre egiteko.

Ikastolak umeari ardatz didaktikoak eskaintzen dizkio, etorkizunerako oinarrizko konpetentziak, ikuspegi matematikoa eta hizkuntza eta literatura komunikazioa garatu ditzan.

Pedagogia
eraldatzailea

0-6
Hazia

6-9
Kimua

9-16
Ekia

16-18
Ibaizabal