Skip to main content

AGATE DEUNA     

Gonbidapen bideoa   

Hurrengo larunbatean, otsailaren 4an, Andramari Ikastolako langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aititte eta amama… Santa Agedari eskainitako koplak abesten ibiliko gara gure herriko kaleetan zehar.

Arratsaldeko 17:45ean Kalbario plazan elkartuko gara eta txistularien laguntzaz kalejiran egingo dugu ibilbidea.

Aurtengoan berrikuntza bat ere ekarriko dugu; izan ere, orain arte egin ez badugu ere, Santaeskean ibiltzearen ohiturari helduko diote DBH4ko ikasleek, ikasbidairako dirua biltzeko asmoz.

Amaieran, Udaletxeko plazatik Harrison parkera joango gara denok batera, ondo merezitako txokolatea hartzera.

Jantzi baserritar arropak, kaikuak, zapi zein txapelak, eta makila eta kriseiluak eskuan hartuta, animatu zaitezte abestera!

Ibilbidea:

  1. KALBARIOA
  2. EUSKAL HERRIA ENPARANTZA (Pike)
  3. LUIS URRENGOETXEA (Tomasa)
  4. ZELAIETA PARKEA (Zelaieta zentroa)
  5. ZEZILIA GALLARTZAGOITIA (farmazia)
  6. HOGANS 
  7. HERRIKO PLAZA (udaletxea)
  8. HARRISONen txokolatada