Skip to main content
Andramari kooperatibaOharrak

Amorebieta iS TEAM

By 2022/12/07No Comments

Amorebieta-Etxanoko udalak gazteei zuzendutako ‘iS TEAM’ tailer elektronikoa antolatu du

 

  • ‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ tailerraren helburua da zientzia, teknologia, ingeniaritzak, arteak eta matematika zornotzarrei modu dinamiko eta parte-hartzailean gerturatzea.
  • Tailerrak abenduaren 26tik 28ra egingo dira Zelaieta Zentroan, eta interesdunek aldez aurretik eman behar dute izena plazak mugatuak baitira.

 

Amorebieta-Etxanoko Udalak gazte zornotzarrak teknologia, ingeniaritzak, arteak eta matematika bezalako gaietara gerturatu nahi ditu. Hori horrela, ‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ ekimena antolatu du, hurbiltze hori modu dinamikoagoan eta parte-hartzaileagoan gauzatu dadin. Hala, eta Gabonetako oporrak aprobetxatuz, Ermuako Udalarekin batera, tailer elektroniko bat antolatu du 11 urtetik gorako gazteentzat.

‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ ekimenak izaera teknologiko eta artistikoko prestakuntza bultzatu nahi du, pentsamendu konputazionala eta STEAM trebetasunak garatzeko helburuarekin. Gainera, gazteei, datu zientifikoek eta ikerketek proiektuak aurrera eramateko orduan duten garrantzia ezagutarazi nahi zaie. Horrela, hiru saio horietan, zientzian eta teknologian barneratuko dira dinamika eta jokoen bidez, eta bi arlo hauek gizartearen garapenean duten zeregina balioesten ikasiko dute.

 

Tailer praktikoak

Zientziaren eta matematikaren dibulgaziorako Mathmysterybox elkarteak bultzatutako ‘Amorebieta-Etxano iS TEAM’ tailerrak abenduaren 26, 27 eta 28an egingo dira, 11:00etatik 13:00etara. Zelaieta Zentroan izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gehienez ere 11 urtetik gorako 30 parte-hartzaile egongo dira bertan. Gainera, gazteek senitartekoek lagunduta pate hartu ahal izango dute tailer horietan.

Formatuari dagokionez, hiru hitzaldi edo tailer emango dira, eta horietan teknika errazak erabiliko dira misterio bat argitzeko. Halaber, azken egunean hainbat mahai-jokorekin lotutako programazio-jarduerak egingo dira, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Hizlariak Iratxe Menchaca doktorea (Deustuko Unibertsitatean Pedagogian lizentziatua) eta David Ballesteros (Geologia Zientzietan lizentziatua) izango dira.

Inskripzioa
Ekimen honetan parte hartu nahi duten gazteek eta senideek abenduaren 10a baino lehen eman beharko dute izena, plazak mugatuak baitira. Horretarako kartelean ageri den QRa eskaneatu eta formularioa bete beharko dute, edo udal webguneko https://izenemateak.amorebieta-etxano.eus estekan klik egin. Izen-ematea doakoa izango da eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa izanez gero zozketa egingo da.

Izena emateko azken eguna: abenduak 18.
Zozketa: abenduak 19an.  Zozketa egin eta jarraian komunikatuko zaie aukeratuak izan diren familiei.