ZORNOTZAN KANTUZ
“Andramari ikastolako gurasoen abesbatzak” Zornotza Kantuz ekitaldia antolatu du gure kaleak euskal kanta herrikoiekin girotzeko.
Herri guztia gonbidatuta dago, ume zein heldu, eta egunean bertan banatuko dira kantuen letrak dituzten orriak. Besteak beste, “Behin betiko”, Goizian argia hastian” edo “Guk, euskaraz” abestiak abestuko dira.
Noiz: ekainaren 14an
Non: Venezia tabernaren aurrean hasi eta Tomasan bukatu.
Ordua: 19:30ean
Zatoz euskal kantekin gure herriko kaleak girotzera!
Ikastolako Gurasoen Abesbatza.
