π JARRERA ARRAZISTEN KONTRA
Aste kulturalean murgilduta gauden honetan eta igaro berri dugun arrazakeria eta xenofobiaren aurkako nazioarteko eguna gogoratuz, jarrera arrazisten kontrako ekimen bat martxan jarri dugu, ikastolako kide bakoitzak bere jarrera adierazteko aukera izan dezan. βπ½βπΏβπ»
2026ko martxoaren 26an eta 27an, ikastolak arrazakeriaren aurkako eta gizaki guztien errespetuaren aldeko leloen txapelketa eta photocall-a antolatu dugu.
Egun horietan zehar, ikastolako sarreran gure aniztasunaren aldeko pankarta eta argazki-makina prest egongo dira. Horrez gain, leloak idazteko eta jasotzeko mahaia eta postontzia ere egongo dira.Β
LH 4. mailatik gorako ikasleei banan-banan parte hartzeko aukera eskainiko zaie (aukera pertsonala izango da). Gainerako ikasleek tutoreekin adostuko dute nola parte hartu. π
Argazkiak ikastolako gailuekin aterako dira, eta ondoren, argazki guztiekin mosaiko bat osatuko da, lelo irabazlearekin edo irabazleekin batera argitaratzeko.Β
Ekimenarekin atxikimendua erakusteko, Korrikaren petoaren azpitik, gure hezkidetzaren aldeko kamisetak erakustera animatzen zaituztegu. πββοΈπ






