Skip to main content

Joan zen domeka berezia izan zen Bizkaiko ikastolentzat, baita guretzat ere. Ibilaldia antolatu zuten Abusu ikastolako lagunek, eta Andramari Zornotzako Ikastolatik hainbat familia joan ginen bertara, ez baikenuen horrelakorik galdu nahi!

Aurtengoak zapore gozoa utzi digu. Datorren urtean Ondarroara joango gara, Zubi Zahar ikastolak antolatuko duen ediziora. Datorren urtera arte Ibilaldia!