Skip to main content

Martxoaren 12ko asteburuan, ikastola osatzen dugun Andramarikideok, helburu komun baten bilaketan aktiboki parte hartzeko gaitasuna erakutsi dugu. Interes pertsonalak taldearen interesen menpe jarriz.

Benetan ikusgarria izan zen familien parte hartzea:

  • 97 familia
  • 45 ikasle

Atonketak egitearen helburuak osotasunean bete genituen:

  • Elkartasuna
  • Gure seme-alabei baloreen transmisioa.

Egindako lana: 

  • Frontoiko lurreko arrakalen konponketa.
  • HHko haurrentzako egurrezko tipiak.
  • Ikastolako hormen margoketa zuriz (600 metro karratu inguru). Behin ikastola zuriz margotuta, hurrengo pausua, ikastolako hezkuntza proiektuan definititutako koloreei adin tarte bakoitzean presentzia ematea da.

 

Guzti honetan nagusi zein txikiek parte hartu zuten, benetan ederra.

Burututako lana ezin hobea izan da.

Gurasoen aldetik hobetzeko proposamenak ere jaso ditugu eta hauek ekaineko deialdian kontuan izango ditugu.

Atonketei buruz ekarpenen bat helarazi nahi baduzue idatzi zornotza@ikastola.eus emailera.

 

Mila esker bihotz-bihotzez ikastola hobetzen laguntzeagatik, gizartea hobetzen laguntzeagatik.

 

Artezkaritza Batzordea eta Zuzendaritza