ARIMEN GAUA 2023
Beste urte batez DBH4ko ikasleok arimen gauerako ibilbidea prestatuko dugu, ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. Hau da ibilbideari buruz jakin beharrekoa:
- Eguna: urriak 27
- Sarrerak:
- Egunean bertan: ibilbidearen abiapuntuan erosteko aukera egongo da. Kasu horretan, 1,50€ balioko dute.
- Aldez aurretik: ostiraletan bizkotxoak saltzen diren postuan,bihar urriak 20an eta urriaren 26an toki berdinean 16.30etatik -17:30etara bitartean. Sarrera horiek merkeagoak izango dira 1€-koak.
- Abiapuntua: Haurtzaindegirako sarrera (ostiral horretan, urriak 27, bizkotxoak eta sarrerak ere puntu horretan egongo dira)
- Helmuga: LHko sarrera
- Parte-hartzaileak: ibilbidea LH1etik gorako ikasleentzat pentsatuta dago. Nahi izanez gero, gurasoak seme-alabekin batera sar daitezke.
- Taldeak: parte-hartzaileak 6-8 pertsonako taldeetan antolatu beharko dira.
Ikastolan arimen gaua dirua biltzeko erabili ohi dugun arren, haratago doan tradizioa da. “Arimen Gaua”, “Gau Beltza” zein “Sorginen Gaua” izenez ezagutua, Domu santu egunaren (Santu guztien eguna) bezperan ospatzen da, Urriaren 31n. Mundu osoan ezaguna den festa horrek jatorri Zelta du, eta, berez, udaren bukaera ospatzen du. Erlijio kristauak jai paganoak bereganatu zituenean, festa ospakizun kristau izatera pasa zen eta horrela ezagutu izan da Euskal Herrian.
Gaur egun herri anglosaxoien eraginez, egun hori “Halloween” izenez da ezaguna eta aurpegidun kalabazak eta mozorro beldurgarriak nagusitzen dira ospakizunean. Umeek, mozorro horiek jantzita, “Saria edo Ziria” eta antzerako esaldiak esaten dituzte kaleetan goxokiak lortzeko. Halere, Euskal Herrian antzeko gauzak egin izan dira aspalditik. Ohikoa zen bideak kalabaza aurpegidunez argiztaturik aurkitzea eta mozorrotuta janari eskean edo kantuan ibiltzea. Esan behar da, ordea, mozorroak ez zirela gaur egun ezagutzen ditugun bezalakoak, izan ere, itxura beldurgarria osatzeko etxeko trapu zaharrak janzten zituzten.