Skip to main content

LH4: komunikazio kanpaina

LH4ko ikasleak “On egin” unitateari bukaera emateko, alferrik galtzen dugun janariaren eta zaborraren inguruko KOMUNIKAZIO KANPAINA egin dute, arazo kezkagarri honetaz berri emateko. Datu bilketako informazioa eta emaitzak horma-irudi batean adierazi dituzte, etxekoei jakiak aprobetxatzeko eta zaborra sortzea ekiditeko proposamenak emateko asmoz. Bikain lan egin dutenaren seinale zuzena da egindako horma-irudi zoragarria! Zuen gustukoa izatea, eta euren gomendioak kontuan hartzea...
Gehiago irakurri

AZAROAK 25, batu gaitezen emakumeenganako tratu txarrak gaitzezteko!!!

(Egun horretan elkartasuna adierazteko more kolorea janztea polita litzateke). AHALDUNTZE PROGRAMA 2021-2022 Interesatzen al zaizu zure seme-alaben sexu-heziketa? Udaletxeko Berdintasun zerbitzutik, hezkidetza espaziotik hain zuzen ere, hurrengo hitzaldi garrantzitsu honetara gonbidatzen gaituzte: NOLA HITZ EGIN SEXUALITATEARI BURUZ GURE SEME-ALABEKIN Nafarroa Zentroko 2. solairuan izango da abenduaren 1ean, 18:00etan Izena emateko klikatu Izen-emate orrian Jakin, ikastolan egun horretan hainbat ekintza berezi…

Gehiago irakurri

“Ikastolak herriari” jaialdia antolatuko dute Euskalduna Jauregian azaroaren 27an

Datorren azaroaren 27an, “Ikastolak herriari” jaialdia ospatuko dugu, Bilboko Euskalduna Jauregian. Euskararen eta Euskal Kulturaren bost plaza handi dira ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak. Bizkaiko ikastolen presentzia ezinbestekoa izango da, baita Andra Marirena ere. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga umoregileak izango dira jaialdiko aurkezleak, eta Anje Duhalde eta Paz de Ziganda ikastolako…

Gehiago irakurri

DBHko ikasleek Drogomenpekotasuna prebentzio Tailerrarekin hasi dira

Ikastolak gizarte osasuntsu baten aldeko apostua egiten du eta horren baitan “Drogomenpekotasuna prebentzio Tailerrak” eskaintzen dizkie DBHko ikasleei “Sasoia” enpresa eta Zornotzako Udalarekin elkarlanean. Ekimen horretan Zornotzako ikastetxe guztiek hartzen dute parte. GAUR/ATZO URRIAREN 6an ikasleek “kontsumo inkesta” bete behar izan dute. Ondoren, adituek, erantzunak baliatuz,  Zornotzako egoeraren argazkia izango dute eta, ikasleekin batera, otsailean egingo diren tailerretan, kontsumo mota...
Gehiago irakurri