Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak antolatuko du 2023ko Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta leloa aurkeztu dute: ‘Xe’. Zergatiak arduradunek azaldu dituzte: “Ibilaldia geurera ekarri eta geure gustuz busti” nahiagaz erabaki da leloa. Izan ere, Ondarroan Ibilaldiari ‘Ibilaldixe’ esaten diote, Durangon esaten diogun antzera. Aurkezpena, Abusuko ikastolak antolatu zuenetik hilabete igaro denean balorazioa egin dute aurtengo antolatzaileek. “Egun bikaina izan zen”, aipatu…
Agur esan diogu ikasturteari. Ikasturte zinez zaila, baina erronka ederrez josia. Distantziekin eta musukoekin hasi genuen ikasturtea 2021eko irailean. Astetik astera positiboak kudeatzen, prebentzio neurriak hartzen eta, gehien behar genuena, gure ikaskide eta lankideez gura baino gutxiago gozatzen aritu behar izan ginen. Halere, ez zen nahikoa izan gure ekina gelditzeko. Irteerak, gure hezkuntza proiektuari lotutako ekintzak eta ikastola hobetzeko lanak…
Udako solstizioa, urteko egunik luzeena…. Aintzina, egun hau ospatzeko, mendi puntetan sute handiak pizten ziren, baita erreka inguruetan eta herrietan ere. Suaren inguruan, dantzan eta saltoka ospatzen zuten eguna eta gaua; arima garbitzeko, espiritu txarrak uxatzeko eta eguzkiari ongi etorria emateko. Andramari Zornotzako Ikastolan ere ongi etorria eman nahi diogu eguzkiari eta txar guztiak uxatu, horregaitik, haurtzaindegiko umeek suaren iguguan…
Ikasturtearen amaieran, DBHko ikasleak bi talde handitan banatu ditugu, jarduna antolatzeko: alde batetik irakasgai guztiak gainditu dituztenak eta, beste aldetik, errekuperazioren bat zeukatela-eta, ikasteko tartea behar zutenak. Ez dago esan beharrik tailerretan ibili direnak lasaiago aritu direla; halere, guzti-guztiek asteari probetxua ateratzen jakin dutelakoan gaude. Hona hemen azken astean egindako ekintza desberdinen argazkiak.
Zapatuan ikasturteko azken atonketak izan genituen. Eskerrik asko ikasturte osoan atonketetara hurbildu zaretenoi, auzolanaren bitartez ulertzen dugu bakarrik gure etxe propioaren zainketa. Geuk zaindu, geuk gozatzeko. Milesker denori!
Landutako azken unitateari bukaera bikaina emateko, Epaltzako Etxebarri baserrian egon gara Pedro Larrinaga eta Arianerekin. Pasa den astean “Itsasertza” ekosistema aztertu bagenuen Deban, oraingoan “Baserria” ekosistema aztertu dugu. Ortua eta animaliak izan dira protagonistak oraingoan.
Kaixo familia! Azken osteguna izan zen aurreko astekoa, eta azken jarduerako argazkiak dakarzkizuegu. Opor on guztiori!
LH 1 eta 2: Joan zen ostiralean, hilak 10, LH1 eta 2ko ikasleak Sukarrietara joan ginen ikasturte amaierako azken irteeraz disfrutatzeko asmoz. Izugarrizko eguraldi ona izan genuen eta topera disfrutatu genuen hondartzaz, uraz, eta hondartzan zegoen parkeaz. Harezko gazteluak egiteaz gain, uretan sartu eta hainbat jolasetan aritu ginen. Bazkaltzeko orduan, parkera hurbildu ginen eta lagunekin batera, ekarritako bokata gozoak jan…
Jaialdian, ekintza ugarien artean, lipdub bat egin genuen. Hemen duzue egindako lanaren emaitza! Bideoarekin batera, eskerrak eman gura dizkiegu alde batetik noski, parte hartzeaile guztiei: Txantxuli, idazkaritzako langileak, zuzendaritza, familia guztiei, irakasle, jantokiko langile, garbitzaile eta mantenuko garbitzaileei… Bestetik, mila esker batez ere HH2 eta DBH4ko gurasoiei egindako lanagatik. Zuengatik ez balitz eguna ez litzateke aurrera aterako! Azkenik, mila esker…
Pasa den asteartean, urte 2ko gelakoek ikasturteari bukaera ezin hobea emateko autobusera sartu eta Gautegiz-Arteagara abiatu ziren leku berriak ezagutzera. Ikastolara heldu zirenean urduri zeuden umeak, azkenean iritsi baitzen autobusean joateko eguna. Motxilatan bazkaria sartu, komunetik pasatu eta poz-pozik kalerantza joan ziren, bertan autobusa zuten zain. Guraso batzuen begiradapean, autobuseko txoferrari motxilak eman zizkien banan-banan eta autobusera igo ziren atzera…