Skip to main content

Eskolaz kanpoko jardueretan matrikulatzeko epea zabaldu da

Andramari Zornotzako Ikastolan datorren urteari begirako plangintzak aurrera eroaten hasi gara. Horien barruan dago eskolaz kanpoko jarduera. Eskaintza zabala izango dugu beste urte batez, baina ezinbestekoa da lanak aurreratzen joatea, eta jardueren matrikulazioa zabaldu dugu horretarako. Behean utziko dizuegun estekan zuen seme-alabak matrikulatzeko galdetegi bat utziko dizuegu. Gogoratu, matrikulatu gura den seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat osatu behar dela. Galdetegia betetzeko…

Gehiago irakurri

“Zornotzan kantuz” zirkuitua antolatuko dute ekainaren 17an, Andramariko abesbatzaren parte-hartzearekin

Ekainaren 17an, barikua, “Zornotzan kantuz” kantu zirkuitua antolatuko dute lehen aldiz. Ibilbide bat egingo dute kalean zehar hainbat abesbatzek, tartean Andramariko abesbatzak. 19:30ean hasiko da zirkuitua, eta bederatzi geltoki izango ditu. Euskal kantak abestuko dituzte eta kalean dabilen edonork parte hartu ahal izango du, izan ere, abesti horien letrak banatuko baitituzte. Ikastolako gurasoen koroak beste 3 kororekin bartera hartuko du…

Gehiago irakurri

Ikasturte amaierako jaialdiari buruz jakin behar duzuna

Ekainaren 11 hurbiltzen ari da, eta bagoaz jaialdiaren inguruko gauzak zehazki jakiten. Hemen jaialdiko bazkariari eta ekintzei buruzko informazioa: BAZKARIA Bazkaria 14:00 izango da, lehengo asteko egitarauan 15:00 jartzen bazuen ere. Egitaraua aldatu da, beraz. Hemen doa egitaraua: Bazkariko menuak: Helduak (16€) Patatak errioxar erara Entsalada Oilasko ½ Natilak (Ura eta ardoa barne) Haurrak(12€) Makarroiak Oilasko ½ Natilak Menu begetearianoa,…

Gehiago irakurri

Mugikorren eta teknologien erabileraren inguruko tailerra

Joan zen asteartean hitzaldi eta tailer zinez aberasgarria izan genuen. Gazteen artean mugikorrari ematen zaion erabilerari buruz hitz egin genuen, Ane Ortiz Ballesteros gidari, hainbat gurasok. Esperientziak eta bakoitzaren ikuspuntuak elkarbanatu genituen. Horrek egin zuen guztia aberasgarri eta mugikorren zein gailu elektronikoen erabilpen egoki batera bideratzeko baliagarri. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztiei! Zuen parte hartzeari esker, ekitaldi zoragarriaz gozatu…

Gehiago irakurri