Skip to main content

HH2: Mugimendutik pentsamendura

MUGIMENDUTIK PENTSAMENDURA 2 urteko umeak psikomotrizitate saioan aritu dira. Haurra osotasunean/globaltasunean hartzen saiatu behar du helduak, bere garapenaren eta bizi-prozesuaren protagonismoa umeari berari ematen. Bere horretan ageri den bezala errespetatu eta beraren premiei bide eman behar zaie.         1 1
Gehiago irakurri

LH2: Bemeora irteera

BERMEORA IRTEERA Joan den ostiralean, LH2ko ikasleak Bermeora joan ginen trenez. Hasteko, arrantzaleen museoa bisitatu genuen, aspaldiko arrantzaleen bizitza eta balearen ehiza ezagutzeko. Ondoren, berriz, portura joan ginen olatuaren eskultura ikustera eta paseo bat ematera. Parkean bazkaldu eta gero, bertan jolasten gelditu ginen. Oso ondo pasatu genuen!       1 1
Gehiago irakurri

Otsailaren 4an Agate Deuna ospatuko dugu. Animatu!

AGATE DEUNA 2024 Hurrengo igandean, otsailaren 4an, Andramari Ikastolako langile, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso, aititte eta amama… Santa Agedari eskainitako koplak abesten ibiliko gara gure herriko kaleetan zehar. Goizeko 11:45ean Kalbario plazan elkartuko gara eta txistularien laguntzaz kalejiran egingo dugu ibilbidea. Aurtengoan ere, Santaeskean ibiltzearen ohiturari helduko diote DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz. Amaieran, Udaletxeko plazatik Harrison parkera...
Gehiago irakurri

Eguen zuri eta Inauteriak 2024

Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute: 1. EGUEN ZURI Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 8an, eguen zuri eguna ospatuko dugu ikastolan.    > GOIZEAN: auzotik abestera irtengo gara.   HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute....
Gehiago irakurri

Datorren asteko ospakizunei buruzko oharrak

Hurrengo asteko ospakizunak direla eta hainbat ohar: OHARRAK:  1.- LH 1Ako ikasleak, ostegunean (otsailak 8),  EZ dira igerilekura joango. 2.- Ostiral arratsaldean, otsailak 9, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.  3.– LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 9),  EZ dira igerilekura joango.  4.- DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte inauterietako ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. 5.- Dakizuen…

Gehiago irakurri

Gogoeta estrategikoa: talde eragilea eta gogoeta saioak

GOGOETA ESTRATEGIKOA Abenduan egindako Ez-Ohiko Batzar Orokorrean azaldu genuen modura, otsailean bertan abiatuko dugu Andramari Zornotzako ikastolaren gaineko gogoeta estrategikoa. Urtarrilean zehar komunitateko kolektibo ezberdinetan egindako inkestak amaituta, otsailean ekingo diogu hurrengo urteetarako plan estrategikoa osatzea helburu duen hausnarketari.    > Talde eragilea Lehendabizi gogoeta osoa gidatuko duen talde eragilea osatuko dugu. Talde eragilerako Artezkaritza Batzordetik eta zuzendaritza taldetik bina...
Gehiago irakurri

Andramari ikastolako gurasoen abesbatza

GURASOEN ABESBATZA Aurten 30 urte beteko dira ikastolako zenbait gurasok elkartzea eta abesbatza sortzea erabaki zutenetik. Urteetan zehar aldaketak eta gorabeherak egon badira ere, beti egon da irmo mantendu den zerbait: euskaraz eta ikastolaren izenean abesteko gogoa. Egun, Marian Ruizen zuzendaritzapean, Andramari ikastolako abesbatzak gure hezkuntza komunitate osoari ireki dizkio ateak; eta gurasoak, ikastolaren lagunak, aitite eta amamak ditu kideen...
Gehiago irakurri

Lynx: Trinity azterketa

TRINITY Dear families, Dakizuenez, Lynx Idiomasen ikuspegi ludikoa dugu ardatz eta erabileran jartzen dugu indarra ingelesa ikastean. Gure taldearentzat garrantzitsua da ikuspegi hori orekatzea Lehen Hezkuntzako amaieran azterketa ofizialetarako prestakuntzarekin.  Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gora, ikuspegi ludiko-praktiko hori egiaztatze ofizialarekin osatzea funtsezkoa da, gure ustez. Aukeratzen ditugun azterketek (TRINITY COLLEGE LONDON, BRITISH COUNCIL eta CAMBRIDGE EXAMS) gure ikasleentzat helburu argi...
Gehiago irakurri