Skip to main content

Ikasturterako piknik eskaerak egiteko galdetegia

2023/24 IKASTURTERAKO PIKNIK ESKAERAK Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Ikasturte honetan egingo ditugun irteeretan jantokian prestatutako piknik-a baliatu nahiko duzuen jakin behar dugu. Behin egingo da eskaria ikasturte osorako eta urtean zehar egiten diren irteera guztietan berdin jokatuko dugu.  Mesedez, ikastolan duzuen seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat bete.  Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Kargatzen…
Gehiago irakurri

Zirkuko bilera: egunaren aldaketa

ZIRKUKO BILERA EGUNAREN ALDAKETA Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean  Arrazoi pertsonalak direla-eta, zirkuko eskolaz kanpoko irakaslea ezin izango du irailaren 25erako (astelehena) aurrekusitako bileran parte hartu. Hori dela eta, eguna aldatu behar izan dugu. Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean.
Gehiago irakurri

Deialdi gogorarazpena: Familiek Fair Saturdayn parte hartzeko gonbidapena

FAMILIAK ERE FAYR SATURDAYEN Izen-emateko epea bihar, irailaren 22an, amaituko da.  Aurreko buletinean aipatu genizuen modura, aurten Fair Saturday egitasmoko irekiera kontzertuan (azaroaren 24an) parte hartzeko gonbitea jaso dugu Andramari Zornotza Ikastolakook. Berrikuntza modura aurten bereziki ikastolako familia eta langileei egin zaie deia, helduoi. Gonbidapena familiako gazteekin batera bertaratzeko da (LH4tik gorakoak izatea gomendatzen da). Beraz, animatu gaitezen familiak eta...
Gehiago irakurri

Sinadura bilketa: Hezkuntzak euskara gehiago behar du

HEZKUNTZAK EUSKARA GEHIAGO BEHAR DU Euskalgintzaren Kontseiluak eta hainbat hezkuntza eragilek sinadura kanpaina bat abiatu dute Hezkuntzak euskara gehiago behar du leloaren pean, eta Eusko Legebiltzarrean eztabaidaren azken fasean sartu den Hezkuntza Legeari begira.  Sinadura hauen bidez Eusko Legebiltzarreko kideei EAEko Hezkuntza Lege berriak honako hiru puntuak berariaz jaso ditzala eskatu nahi zaie: Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu...
Gehiago irakurri

HH: Etxekotzea

ETXEKOTZEA Haurtzaindegikoek etxekotzearekin jarraitzen dute. Poliki-poliki egitea eta, haurra erdigunean izanik, beraien erritmoa errespetatzea da garratzitsuena. Familiak, haurrak eta hezitzaileak elkar ezagutzen dihardugu.
Gehiago irakurri

LH6: Pulunpa egitasmoa

PULUNPA EGITASMOA Ikasturte honetan Pulunpa egitasmoa bideratuko da LH6.mailako ikasleekin, haurrek euskara eta euskal kulturarekin emozio positiboen bitartez konektatu dezaten. Atxikimendutik, maitasunetik, Pulunpako uren zipriztinekin euskaraz emozionatuko dira ikastolako gaztetxoak! PULUNPA! Helburu orokorrak: Ikasleen arteko harreman hizkuntza euskara izateko egoerak eskaintzea. Euskara, euskal kultura eta euskaltzaletasunaren unibertsoarekiko atxikimendua indartzea. Ikasleak, emozio eta sentipenen bitartez, euskararekin konektatzea. Euskara ikasleen garapen pertsonalerako...
Gehiago irakurri

Fair Saturday: parte hartzeko deialdia

FAIR SATURDAY 2023 2014. urtean, “Fair Saturday” izeneko egitasmoa jaio zen Bilbon, “Black friday” izeneko egun entzutetsuak bultzatzen duen konsumismoaren kontra egiteko asmoz. Helburua: gizarte-esparruan aritzen diren erakundeei ahotsa ematea eta beraientzako dirua biltzea. Egitasmo horren baitan, orotariko artistak igo ziren oholtza gainera, beren lanak aurkeztu eta, kontzertua nahiz ekitaldia amaitutakoan, jasotako dirua helburu horretara bideratzeko. Gaur egun, Bilbon jaiotako...
Gehiago irakurri