Skip to main content
EKIAOharrak

DBH: Azken asteko plangintza

By 2022/06/09No Comments

Familia agurgarriak:

Ikasturte amaiera ate joka daukagula, azken txanpari heltzeko prestatu dugun plangintzaren berri ematera gatozkizue honako honen bidez.

Izan ere, ekainaren 16an hasi eta ekainaren 21ean amaitu, hirugarren ebaluazioaren errekuperazio-probak egingo ditugu ikastolan. Horrekin batera, gainera,  hilaren 23tik 27ra errekuperazio-proba orokorrak izango dira, batez bestekoa lortu barik, ebaluazioren bat berreskuratzeko premia duten ikasleen kasuan.

Horiek horrela, hilaren 16an, 17an, 20an eta 21ean, bi talde bereiziko ditugu ikastolako ikasleen artean: alde batetik  errekuperazioren bat egin beharko dutenak eta, beste aldetik, ordurako ikasturtea gaindituta dutenak.

Bigarren taldekoek orotariko jarduerak egingo dituzte: txangoak, tailerrak eta beste; errekuperazioren bat dutenek, berriz, berreskuratu beharreko irakasgaietan jarriko dute indarra: ohiko ordutegia ardatz hartuta, errekuperazio-probetarako errepasatzen emango dute denbora.

Ondo izan