"HERRIZ HERRI" EKIMENA
Eusko Jaurlaritzaren Aztertu ingurumen-hezkuntzako programak Amorebieta-Etxanora dakar “Herriz Herri” ekimena, gure ingurune naturala ezagutzeko eta zaintzeko jarduera doakoekin. Ekintza guztiak adin guztietako herritarrentzat irekiak dira (tailer ekoaktiboa izan ezik, 16 urtetik gorakoentzat baita). 🌿
Hona hemen herrian gozatu ahal izango ditugun ekintzak eta haien xehetasunak:
- Ibaialde Erakusketa (maiatzaren 18tik ekainaren 1era): Zelaieta Zentroan egongo da ikusgai, ibaiaren sekretuak eta ibai-ekosistemen funtzionamendua ezagutzeko.Â
- Informazio-puntua (maiatzak 30): Zelaieta Parkean egongo da. Bertan, programa ezagutu eta ingurumen-materialak nahiz argitalpenak eskuratu ahal izango dira.
- Familia jarduera ibaian (maiatzak 31, 11:00 – 13:00): Jauregibarrian (Ibaizabal ibaia), modu dibertigarrian ibai baten osasuna aztertzen ikasteko. Oharra: Nahitaez izena eman behar da aldez aurretik.Â
- “Zero Zabor” Tailer Ekoaktiboa (ekainak 2, 18:00 – 19:30): Zelaieta Zentroan, 16 urtetik gorakoei zuzendutako tailer praktikoa hondakinak sailkatzeko trikimailuak ikasteko. Oharra: Nahitaez izena eman behar da aldez aurretik.Â
- “Erreka Mari” Txotxongiloak (ekainak 5, 18:00 – 19:00): Zelaieta Zentroan, etxeko txikienei zuzendutako antzezlana gure ibaiak zaintzearen garrantziaz ikasteko (lekuak bete arte).Â
Jardueretan parte hartzeko informazio gehiago nahi izanez gero, 747 42 99 33 telefonora deitu edo aztertu@euskadi.eus helbidera idatzi dezakezue.Â
Animatu parte hartzera! ✨








