Hiru urte luze eta gogorren ostean badatorkigu Korrikaren 22. edizioa. Honako honetan ere, Ikastola buru-belarri murgilduko da euskararen jai erraldoian.
Datorren asteko barikuan, apirilak 1, Zornotzatik igaroko da Korrika, goizaldean, 3:30ak inguruan. Ikastolak eta bertako langileok gure kilometroak eta petoak erosi ditugu gure ekarpentxoa egiteko asmoz. Egokitu zaigun “kilometroa” Urbano Larruzea kalearen sarreratik (Charanga dendaren aurrean) San Miguel kaleko “Clarel” denda parerarte doa (bertan kartela/marka egondo da lurrean-K22) eta Andramarikide guztiak gonbidatzen zaituztegu bertan parte hartzera.
Tamalez, ordua ez da guztioi gustatuko litzaigukena, eta gure ikasleentzat zaila izango da ordu horietan kalera korrika egitera irtetea. Hori dela-eta, hutsune hori estaltzeko eta gure ikasleek Korrika 22-ataz gozatu ahal izateko, gelan AEK-k sortutako unitate didaktikoak lantzeaz gain, honako egitarau hau prestatu dugu:
Korrika Txikia
LH 5 eta 6ko ikasleak, herriko gainontzeko ikastetxeekin batera Korrika Txikian parte hartuko dugu apirilaren 8an. Horretarako, goizeko 10:30tan, gure Ikastolako txikienengandik lekukoa jaso ondoren, herrirantza irtengo gara lasterka AEK-ko karabana lagun dugula. Asmoa, gainontzeko ikastetxeak ibilbidean zehar batu ondoren, 11:00ak aldera Zelaietako frontoian denon artean bertso-karaoke jaialdi bat ospatzea da. Hura amaitutakoan, ikastolara itzuliko gara bazkal ordurako.
Korrika Txiki-Txikia
Gure txikienak ere ez ditugu euskal festa erraldoi honetatik kanpo utziko, noski! Ikastola mailan Korrika Txiki-Txikia antolatuko dugu urtebeteko ikasleengandik hasita LH 4. mailaraino. Eguraldiak ahalbidetzen badu, apirilaren 8an, 10:15a bueltan, auzoan egingo dugu gure korrika propioa, lekukoa mailaz maila pasatuz. Hemen duzue gure ibilbidea:
- HH 1: Autobus geltokitik beheko patioan dagoen hesira
- HH 2: Hesitik – Ikastolako sarrera nagusira arte
- LH1: Sarreratik – Errotabarri aurrera
- HH5: Errotabarritik – Eliza aurreko errepideko errebueltara
- HH4: Elizatik – Propira
- HH3: Propitik – Goiko patioko sarrerara
- LH3: Goiko patioko sarreratik – Barnetegira
- LH4: Barnetegitik – Beheko biribilgunera (txaleten arteko pasabidetik)