Skip to main content

Emakumearen Nazioarteko Egunean, ikastolako emakumeok, ikasle zein irakasleek, aldarrikapen horrekin bat egin genuen ikastolako maila guztietan, HHtik hasi eta DBHraino.

HH

HHn mural marrazketa, ipuinak, abestiak, aurpegiak margotu, elkarrizketak burutu, etab. ekintza egin zituzten.

LH

LH 5 eta 6-ko Euskara Taldeko ikasleak jo eta ke aritu ziren martxoaren 8ari buruzko hormairudiak egiten.

DBH

DBHn, Ikastolako talde feminista sortu dute eta marxoaren 8rako sortutako bertso abestu zuten atzo. Ondoren herriko gainerako ikastetxeetako ordezkariekin batu ziren Zornotzako Udaletxeko plazan.

Gora emakumeak urteko 365 egunetan!