Skip to main content

BizkaiaGara EGUNA 2023

Datorren ekainaren 11n BizkaiaGara Eguna 2023ren baitan antolatuko den jarduera bati buruzko informazioa bidaltzen dizuegu, gure ikastolako ikasle, irakasle eta familientzat interesgarria izan daitekeelakoan.

Oraingo honetan, gure naturguneen garbiketarekin lotutako ingurumen-ekintza bat egingo da Urkiolan. Zabor-bilketa bat eginez, naturaren zaintzarekin dugun konpromisoa aktibatzea dugu helburu.

Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta (ekainaren 5a), plastikoek kutsatzen ez duten planeta baten aldeko munduko mugimenduarekin bat egiten dugu.

 Familientzako, taldeentzako, koadrilentzako… eguna, aktibatzeko, kontzientziatzeko, gozatzeko eta zerbait handiaren parte izateko.

 Animatu!