Skip to main content
Andramari kooperatibaEKIAHAZIAKIMUAOharrak

Bizkargi eguna 2023!

By 2023/04/27May 4th, 2023No Comments

BIZKARGI EGUNA, MAIATZAREN 3an!

Datorren asteazkenean, maiatzaren 3, Bizkargi Eguna ospatzen da. Urtero bezala, ikastolan txangoak antolatuko ditugu etapa guztietan. 

HH 3-4-5

HHko 2zikloko ikasleak San Bartolomera igoko gara. Hamaiketakoa bertan jan eta bazkal ordurako ikastolan izango gara bueltan.

Arropa eta zapatila erosoak ekarri, mesedez.

Eguraldi txarra egiten badu, ekintza bertan behera geldiko da.

LH 1-2-3

LHko 1. zikloko ikasle eta tutoreok Etxanora joango gara. Dagoeneko piknik eskariak eginak dituzue eta dena behar bezala antolatuta daukagu.

Hala ere, eta eguraldia kontrolatu ezin dugunez, eguraldi txarra egingo balu eta azkenean inora joango ez bagina, piknika eskatu ez dutenek euren bazkaria ekarri beharko dute. Euria egingo balu, beraz, jantokian jango lukete piknika edo etxetik ekarritakoa. 

Bide batez, jakin ezazue L.H.1-A taldeko ikasleak egun horretan ez direla igeritokira joango (nahiz eta azkenean eguraldi txarragatik ikastolan gelditu). Barkatu eragozpenak.

LH 4-5-6

LHko 2. zikloko ikasle eta tutoreok Bizkargira joango gara. Dagoeneko piknik eskariak eginak dituzue eta dena behar bezala antolatuta daukagu.

Hala ere, eta eguraldia kontrolatu ezin dugunez, eguraldi txarra egingo balu eta azkenean inora joango ez bagina, piknika eskatu ez dutenek euren bazkaria ekarri beharko dute. Euria egingo balu, beraz, jantokian jango lukete piknika edo etxetik ekarritakoa. 

Ea eguraldiak laguntzen digun eta txango zoragarria  dugun!!

Tutoreak