EUSKARA AHOAN, EUSKARA BIHOTZEAN
Kaixo lagun/familia/adiskide!
Ongi etorria eman nahi dizuegu hurrengo astetik hasita eta hamabostean behin gure buletinean jasoko duzuen atal berri baten aurkezpena. Beraren helburua, gure asmoa: familiei euskararekiko lotura sendotzen laguntzea.
Izenburuak dioen bezala, euskara ahoan duzuenontzat interesgarriak izan daitezkeen ikusentzunezko baliabideak, artikuluak eta aholkuak argitaratuko ditugu. Euskara bihotzean duzuenok, berriz, erabiltzeko lagungarriak izan daitezkeen ariketak eta gidak aurkituko dituzue.
Edukia atalka banatu dugu:
a) Ikus-entzunezko baliabideak familian.
Hemen aurkituko dituzue seme-alabekin, edo seme-alaba barik, euskaraz gozatzeko baliabideak: audioak eta bideoak, ipuinak, filmak, kantak…
b) Jolasak euskaraz.
Euskaraz edo euskararekin jolasteko webguneak.
c) Aholku praktikoak.
Seme-alaben hezkuntzak lagungarriak izan daitezkeen aholkuak euskaraz.
d) Familian euskaraz sustatzen.
Gurasoen eta seme-alaben artean euskaraz egiteko ohitura sustatzen laguntzeko bideoak, aholkuak, teoriak….
e) Euskara hobetzen.
Gure euskara hobetzen lagunduko diguten webguneak: ariketak, aholkuak…
Gaurkoan… jolas batekin gatoz: BERBAXERKA