
Andramarikide, Atzo maiatzak 18 helduen kanpo espazioen tailerra izan genuen. Hona hemen atzoko argazki batzuk. Mila esker parte hartu zenuten guztioi!
Andramarikide, Atzo maiatzak 18 helduen kanpo espazioen tailerra izan genuen. Hona hemen atzoko argazki batzuk. Mila esker parte hartu zenuten guztioi!
Maiatzaren 31n zerbait berezia izango dugu. Adi egon, datorren asteko buletinean kontatuko dugu. Hemen pilulatxo bat.
Euskalgintzako eragileek manifestaziora deitu dute euskararen normalizazioan eta erabileran aurrera egiteko. Mobilizazioa Euskara Aurrera lemapean egingo dute, Donostian, eta horrekin atzean utzi gura dute izurriak markaturiko bolada honetan euskararen normalizazioak izandako “atzera pausoa”. Mobilizazioa maiatzaren 21ean izango da, larunbatean, arratsaldeko 17:30ean. Antiguako tuneletik abiatuko da. Andramari Zornotzako Ikastolatik animatzen zaituztegu mobilizaziora batzera! Hemen duzue euskalgintzako eragileen gutuna:
Ohar honen bidez ikastolako karpa salgai dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Norbaitek interesa izango balu deitu edo idatzi ikastolara. 946 732 950 zornotza@ikastola.eus Bertan emango dizuegu informazio gehiago. Eskerrik asko
2021-2022 ikasturtean erronka handiez beteta izan dugu, eta datorren uda eta ikasturtea ere antzerakoa izango da. Andramari Zornotzako Ikastolatik jarritako helburuak zehazteko, zein hezkuntzari eta ikastolari eragiten dien legeak zelan kudeatzeko, familien iritzia ezinbestekoa da. Hargatik, ekainaren 15ean Batzar Nagusia izango dugu. Artezkaritzako kide diren Mikel Aranburu eta Amaia Ramirezekin egin dugu berba, artezkaritzako kide izateaz eta Batzar Nagusira bertaratzeko…
Kaixo Andramarikideok: Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu haur guztiak onartuak izan direla udalekuetan. Matrikulak eginda daude dagoeneko, gogoratu behin matrikula eginda, ikasleren batek baja emanez gero, Andramari Zornotzako Ikastolak ez duela dirurik itzuliko. Bestalde onartuta zaudeten guztiei maiatzaren 24ean (asteartean) egingo den bileraren gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Bilera on-line egingo dugu, arratsaldeko 17:30etan euskaraz eta 18:30tan gazteleraz izango…
Andramarikide, Urtero bezela Ekainean ikastolako jaialdia ospatuko dugu. Aurten, ekainaren 11an izango da. Gorde data zuen agendan, laster informazio gehiago eskainiko dizuegu. Eskerrik asko
Kaixo Andramarikideok, Eskolaz kanpoko ekintzak maiatzean bukatzen dira, Lynx-ena izan ezik, hau ekainaren 9an bukatzen da. Ekainean izango duzue 2022-23ko eskaintzaren berri. Bide batez eskolaz kanpoko ekintzen inkesta bidaltzen dizuegu, Inkesta hau eskolaz kanpoko ekintzen balorazioa egiteko zabaltzen dugu. Zuen izena jartzea ez da derrigorrezkoa, baina bai zuen seme alabek egiten dituzten ekintzak eta hauei buruzko iritzia zein den…
Maiatzaren 17an, LGTBIQA+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna izan zen, eta LGTBI mugimenduak kezkatuta agertu dira gorroto diskurtsoaren defendatzaile kopuruaren igoeragatik. Gauzak horrela, informazioa, enpatia, errespetua eta batez ere etorkizuneko gazteak gai honetan heztea ezinbestekoa deritzogu. Bide horretatik, Ikastolan txikienetatik hasi eta handienetara arte ekintza ugari burutu ditugu. Eta zuek, ezagutzen al duzue hizki bakoitzaren esanahia? L G T B I…