Skip to main content

Kaligrama lehiaketa, bigarren fasera!

Duela aste batzuk ikastolan abian jarri zen kaligrama lehiaketa bere bigarren fasean sartuko da datorren astetik aurrera. Bigarren fase honetarako, egindako lan guztien artetik, kategoria bakoitzean bozka gehien jaso zituzten hiru lanak joango dira ikastolako ordezkari gisa. Aurreko aste osoan zehar gure komunitateko irakasle, guraso eta langile guztiok izan genuen bozka emateko aukera eta hauek izan dira kategoria bakoitzeko hiru…

Gehiago irakurri

Hezi Digi: Martxoak 18an Ikastolan (tailerra)

Martxoak 18an ikastolan Gogoratu gure haur eta nerabeek sare sozialen erabilera desegokiengatik eragindako arriskuetatik babestu ahal izateko eta merezi duten heziketa digitala eskaini ahal izateko beharrezkoak ditugun baliabideak eskuratzeko aukera izango dugula martxoak 18an ikastolan. Oraingoan, prosezu honetan protagonismoa familiena izango da, zuentzako ekintza berezia antolatzen dabiltza eta eskertuko genizueke data garrantzitsu hori zuen agendetan gordetzea.

Gehiago irakurri

Martxoak 8: Programazioa

MARTXOAK 8: Emakumeak gora! Martxoak 8an, “Emakumearen nazioarteko eguna” ospatuko dugu. Ikastolako hezkidetzako lantaldeak sustatuta eta irakaslego guztiaren inplikazioaz, egun horretarako hainbat ekintza beteko digugu. 11:00: Goiko patioan: Talde feministaren aurkezpena. Egunerako sortutako bertsoaren kantaldia. Elkarretaratzea: Ekarretaratzera Ikastolako langile eta talde guztiak gonbidatuko dituzte. Behin elkarretaratzea bukatuta argazki erraldoia aterako da. 12:00: Emakume taldeko kideak udaletxera joango dira egunerako sortutako…

Gehiago irakurri

Zatoz BESUE ezagutzera!

Bihar, martxoak 3, 19:00etan BESUE Zornotzan kultura, euskara eta emakumea periferiatik zentrora ekartzeko sortu den espazio bat da. Kultura bere zentsu zabalenean plazaratzeko eta bizitzeko. Euskaraz ikasteko, jolastezko, hezteko, amesteko… bizitzeko arnas gune bat izateko. Emakumeok ahalduntzeko behar ditugun espazio eroso eta seguruak izateko. Horretarako BESUE sortu dugu: suaren inguruan bildu eta suaren berotasuna, argitasuna eta gozotasuna sentitzeko gure etxea.

Gehiago irakurri

Mahi-mahi: Martxoko agenda

Kaixo tripulazio kideak! Hezkuntza sistema sozializaziorako oinarrizko tresna da eta pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu nahi dugu. Pertsona aske eta integralak hezi nahi ditugu eta sexuen arteko parekidetasunaren alde lan egin! Hezkidetzaren lanketa beharrezkoa ikusten dugu heziguneetan parekidetasuna lortzeko bidean: hizkuntza ez sexista, espazio eta material hezkidetzaileak erabiliz eta gizartean dauden rol, balore, portaerak eta abar deseraikiz. Generotik at, pertsona…

Gehiago irakurri

Zaporeak: Eskerrik asko!

ZORNOTZAKO ANDRAMARI KIDE, ESKERRIK ASKO!!!!! ZAPOREAK taldearen partez, MILA ESKER ZUEN LAGUNTZA ETA APORTAZIOENGATIK. Asteartean, otsailaren bukaerarekin batera, Siria iparraldeko esparruetara ia 23.000 kilo elikagai eramango dituen kontainerrarekin kamioia irten zen. Bizkaian 26 egunez jasotako guztia eramango du.

Gehiago irakurri

Inauteriak

Ospakizun egun ederrak izan genituen aurreko astean eta bukaera ezin hobea inauteri egunarekin.  2 urteko geldialdiaren ostean irrikitan geunden egun hau ospatzeko eta goiz goizetik jai giroa nabarmena zen ikastolan. Ikasle zein langileak dantza eta mozorroz alaitu zuten ikastolako sarrera.  Arratsaldean berriz, mozorroari azken ikutuak eman eta jaialdirako prestatu ginen. Primerako dantzak ikusteko aukera izan genuen! Eta indarrak berreskuratzeko txokolate…

Gehiago irakurri

EMAN HEGOAK: Udaberriko egonaldiak

 UDABERRIKO EGONALDIAK Udaberriko egonaldiak ate joka daude, eta Andramari Zornotzako Ikastolan eskaintza paregabea jarri dugu martxan!    Norentzat? Haur Hezkuntza 3-5 Lehen Hezkuntza 1-3 Noiz?  Udaberriko oporretan 1.Txanda: Apirilak 3-4-5 2.Txanda: Apirilak 11-12-13 eta 14   Beraz, bietan edo soilik batean eman dezakezue izena.  Horretarako jarraian duzuen galdetegian izena eman beharko duzue martxoaren 10a baino lehen.   Galdetegia Udaberriko egonaldien…

Gehiago irakurri

Elkarbizitza egokirako arautegia

 Elkarbizitza egokirako aurautegia Ikastolako eguneroko elkarbizitza giroa errazagoa eta erosoagoa izan dadin irizpide batzuk dauzkagu. Hona hemen ikastola zabaltzen denetik zarratu arte, ikastolan DENOK bermatu beharrekoak: Ikastolako jardunaldi osoan (8:30etik 18:00etara arte) DEBEKATUTA dago ikasleek ikastolako eremu osoan gailu teknologikoak erabiltzea. Hau da: Sakelako telefonoa. Joko makinak: PSP, Nintendo, etab. Smartwatch-ak. MP3,MP4, MP5…… Gadget-ak. PROZEDURA: Ikasleren batek goian aipatutako tramankuluren…

Gehiago irakurri