Skip to main content

Hitzaldia: pantailak euskaraz

"PANTAILAK EUSKARAZ" Datorren martxoaren 12an, Korrika kulturalaren barruan, gurasoentzat oso interesgarria izango den hitzaldia egongo da Zelaietako auditoriumean, arratsaldeko 18:00etan. “Pantailak euskaraz” ekimeneko ordezkariek eduki digitalak euskaraz kontsumitzearen garrantziaz hitz egingo dute, eta familiei euskarazko edukiak kontsumitzeko baliabideak eskainiko dizkiete. Hitzaldia euskaraz izango da, baina euskaratik gaztelaniarako interpretazio zerbitzua eskainiko da (Telegramen bidez), garrantzitsua delako etxeetan euskararik ez duten familiek...
Gehiago irakurri

Elikation ikerketa proiektuan parte hartzeko proposamena

ELIKATION Galdera honi erantzun nahi dio Askora eta Karabelekok martxan jarri duten ikerketa-proiektuak. Andramari Zornotzako ikastolan ere Askorarekin elkarlanean ari gara haurrek eta gazteek eskolan zein familian elikadurarekin duten harremana hobeto ezagutzeko. Proiektu honen helburua da Euskal Herriko gazteek elikadura osasungarria eta jasangarria izaten lagunduko duten estrategiak taxutzea, eskola-ekosistemako eragile guztiak aintzat hartuz. Parte hartu galdetegi bati erantzunez Familiek ere...
Gehiago irakurri

Asteartean gogoetaren lehen saioa

GOGOETAREN LEHEN SAIOA Datorren astean izango da gogoeta estrategikoaren lehen saio irekia. Asteon Alexia bidez zabaldu dugun mezuan esan bezala, lau saio egingo ditugu guztira eta guraso zein langileei zuzendu diegu saio hauetan parte hartzeko gonbidapena. Lehen saioa, esan bezala, asteartean izango da (martxoaren 5ean) eta hurrengo saioak apirilaren 9an, apirilaren 23an eta maiatzaren 28an egingo ditugu. Saio guztiak 17.00etatik...
Gehiago irakurri

Guraso eta ikasleen artean egindako inkesten emaitzak

GOGOETA PROZESUA: INKESTEN EMAITZAK Dakizuenez urtarrilean zehar hainbat inkesta egin genituen ikastolarekiko asebetetzea neurtzeko eta hobetu beharrekoak identifikatzeko asmoz. Bi inkesta nagusi egin genituen: gurasoei zuzendutakoa bat eta ikasleei zuzendutakoa bestea. Langileen artean ere bestelako galdeketa bat egin genuen. Parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu, oso baliagarria izan baitzaigu emaitzetatik datorren informazioa. Guztira 143 familiaren erantzunak jaso ditugu...
Gehiago irakurri

Kirolean murgilduta gaude Ikastolan!

KIROL ANITZA: PALA Astearte honetan kirol anitzeko ikasleok Aitor Muñoz Erdu Pilotan elkarteko kidearen bisita izan dugu. Pala jokoari buruzko gauza asko erakutsi zizkigun eta, ondoren, partida batzuk jokatu genituen  gure entrenatzaile Enararekin batera, ikasitakoa praktikan jartzeko. Berak bai, pilota jotzeko indarra! Primeran pasa genuen, oso dibertigarria izan zen!
Gehiago irakurri

Autobus zerbitzua

AUTOBUS ZERBITZUA Ikastolak eskaintzen dituen zerbitzuen artean autobusean joan-etorriak egiteko aukera dago. Gaur egun Igorre, Lemoa eta Zornotzan ditu geltokiak autobusak eta goizean (ikastolara etortzeko) zein arratsaldean (ikastolatik etxera bueltatzeko) ibilbidea egiten du. Urtez urte gorabeherak izan ditu erabiltzaile aldetik zerbitzu honek eta, jakina denez, azken urteetan erabiltzaile kopurua apaldu egin da.  Familia bakoitzeko beharrak ezberdinak direla aintzat hartuta eta...
Gehiago irakurri

`Eutsi gureari!’ Errigoraren kanpaina otsailaren 25etik aurrera abian

Badator Nafar hegoaldeko uzta ESKUTIK ESKURA! Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. Otsailaren 25etik martxoaren 13ra eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, arroza, pasta,...
Gehiago irakurri

Arku-tiroaren ikastaroa

ARKU-TIROAREN IKASTAROA Zornotzako Ostadar Arkulariak Klubak jakinarazi digunez, Arku Tiroaren jardueran izena emateko epeak zabalik jarraitzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskola Kiroleko programaren barruan.  > IKASTAROAREN IRAUPENA: 12 ordu > DATAK: Otsailak 29 Martxoak 7 Martxoak 14 Marxoak 25 > PARTE-HARTZAILEAK: 2006 eta 2013 urteen artean jaiotakoak. > NON: Larrea ikastetxe publikoko patio estalian > ORDUTEGIA: 18:30etik 20:30era > KUOTA:...
Gehiago irakurri

Udaberriko egonaldiak

UDABERRIKO EGONALDIAK Inauteriak pasa berritan, gero eta gutxiago falta da udaberriko oporraldirako eta hasiak gara jadanik urtero modura egun horietarako egonaldiak prestatzen. Aurten ere, Zirimola ikastolen Aisialdi Taldearekin elkarlanean antolatuko dira egonaldiak, Zirimolak formatu eta koordinatzen dituen hezitzaileek gidatuta egongo baitira.  Egonaldien helburuak:   Ondoko helburuak zehaztu dira egonaldietarako.  Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea. Haurraren behar...
Gehiago irakurri