Skip to main content

Lan eskaintza: IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA

LAN ESKAINTZA IKT MANTENTZE-TEKNIKARIA   Eskakizunak: GMHZ Sare informatika sistemen administrazioa edo baliokidea Euskarazko C1 ziurtagiria edo baliokidea  Eskaintzen da: Sei hilabeterako %50eko lanaldia, hurrengo ikasturtean luzatzeko aukerarekin. Baldintzak Ikastoletako Lan Hitzarmenean jasota dagoen IKT-ko mantentze-teknikariari dagozkionak izango dira.  Kontuan hartuko dira: Alexia hezkuntza-plataforma ezagutzea. Ekipo informatikoen konponketan eta erabiltzaileentzako laguntza teknikoan esperientzia. Google Workspace for Education aplikazioarekin lanean aritu...
Read More

Neguko azoka ospatuko dugu abenduaren 14an

NEGUKO AZOKA ABENDUAREN 14an, larunbata. Udaletxeko Plazan 11:00etatik 13:00etara. EGITARAUA Bertoko produktuen ERAKUSKETA- (11:00-11:30) Produktuen SALMENTA- (11:30-13:00) Ikatolako Gurasoen Abesbatzari omenaldia  Ikastolako bertsolari, trikitilari eta panderokoleak. Txosna eta taloak (LH 1eko gurasoak) DBH 4ko ikasleek egun horretan ikasbidaiarako dirutxoa bildu ohi dute eta gauza piloa antolatu dituzte asmo horrekin. OHARRAK: Umeek 11:00etarako egon beharko dute plazan produktuekin. Egun horretan umea ezin...
Read More

Euskararen Basoa loratu du Andramari Ikastolak

EUSKARAREN BASOA Joan den igande honetan ekimen arrakastatsua burutu zuen Andramari Zornotzako Ikastolako guraso eta ikasleek, Ikastolako Gurasoen Euskara Taldeak antolatutako ekimenean: Euskararen Basoa. Goizeko hamarretan ehun lagun baino gehiago bildu ziren ikastolaren aurrean, izan guraso, izan seme-alaba; handik, oinez Autzaganera abiatu eta ehun bat arbola landatu zituzten: haritz, zumar, lizar, gereziondo eta beste. Euskarari eta euskal komunitateari arnasaldi freskoa...
Read More

Asteburuko agenda: abenduaren 5etik 8ra

ASTEBURUKO AGENDA ZORNOTZA [Bertsolaritza] → Bertsolari gazteen BBK sariketako finala:  Data: abenduak 5 Ordutegia: 18:30 Lekua: Zelaietako auditoriuma 18 urtera artekoen finalean arituko dira hiru zornotzar: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz. ZORNOTZA [Jokogune] → Jokogune:  Data: abenduak 7 Ordutegia: 20:00 - 23:00 Lekua: Zelaietako kontzertu gela 10 urtetik gorako gazteentzako gaueko aisialdi programa da (2013an jaiotako gazteak edo...
Read More

DBH4ko ikasleen bonboiak eta polboroiak erosteko epea amaitzen ari da!!!

POLBOROI ETA BONBOIEN ESKAINTZA Aurreko buletinean aipatu genuen bezala, DBH4ko ikasleek bonboiak eta polboroiak saltzen dituzte, ikasbidaiarako dirua biltzeko asmoz.  Eskaerak egiteko epea oraindik indarrean dago baina datorren asteazkenean, abenduaren 10ean, amaituko da. Animatu zaitezte, beraz, eta bete INPRIMAKI hau ahalik eta lasterren. Eskatutako produktuak jasotzeko, berriz, abenduaren 18an izango dituzue ikastolako sarreran eskuragarri arratsaldeko 16:00etatik 17:30era arte. Otzararen zozketarako...
Read More

Mahi-mahi: abenduko agenda

Kaixo, tripulazio kideak!! Gutako bakoitzarentzat garrantzitsua da aberastuko gaituzten eta bizitza den ilusioa piztuko duten gauzak egitea. Eguneroko gauza txikietan ilusio une horiek aurkitzea da gure piratekin partekatu nahi dugun erronka!. Hain zuzen, gure orotariko piratak harritzeko aukeraz josita dator hilabete honetako agenda! Haien aurpegiak ikusteko irrikan gaude! MAHI-MAHI LANTALDEA.  

Read More

HH3: Etxea gaia

ETXEA GAIA HH3 urteko ikasleak ETXEA gaia lantzen aritu gara eta horretarako 3 Txerrikumeen ipuinaz baliatu gara. Bertan etxe ezberdinak egin ditugu proiektu modura eta amaiera emateko antzerki polit bat antolatu dugu.  Primeran pasatu dugu!!!
Read More

DBH3: PortaDa! erronka

DURANGOKO AZOKA- PortaDa! ERRONKA Euskarazko liburu eta diskoak ezagutzeko helburuarekin eta gaztetxoen sorkuntza sustatuz, edozein garaitako liburu eta diskoen portadak izan dira DBH 3ko ikasleek erabilitako langaia, Durangoko azokak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko. Portada horietako irudiak birsortu egin dituzte eta hauek izan dira emaitzak. ZORAGARRIAK benetan!
Read More

DBH3: Badmintona Gorputz Hezkuntzan

BADMINTONA DBH 3ko ikasleak badmintona lantzen aritu dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Epaile lanetan ere jardun izan dute tarteka, eta askotariko  teknika eta taktikak barneratzen trebatu dira. Azken egunetan, beraiek antolatu zituzten txapelketetan, primeran pasatu dute kiroltasunez jokatuz.
Read More