Skip to main content

Kamiseta tailerra

Andramarikide,  Gu ikastola, zu? Hauxe da aurtengo matrikulazio kanpainan Ikastolen Elkarteak proposatu duen leloa. Laster egunkarietan iragarkiak, kaleetan kartelak… ikusiko dituzue. Lelo honetan aurkitzen ditugun hitzek oso erraz definitzen gaituzte. GU komunitate honen eta talde honen adierazle da, ikastola garela harrotasunez adierazten duena. IKASTOLA zer garen aldarrikatu behar dugulako, eredu honetan eta talde honetan sinesten dugulako. Eta ZU? besteek zer…

Gehiago irakurri

Kiva: irainen kontrako kanpaina

IRAINEN KONTRAKO KANPAINA Dakizuen bezala, gure ikastolan urteak daramatzagu jazarpenaren kontra lanean KiVa programaren bidez. Horren adibide dugu azken hiru urteetan egindako esku-hartzea hau: “Gure berezko ezaugarriak ez dira arazo. Lagunak egin ahal izateko kideak iraintzea, bazilatzea, zirikatzea eta erasotzea; hori bada arazoa”.  Esku-hartze horren bidez, hauxe izan da gure asmoa: ikasleak konturatzea arazoa dela kide bat iraintzea taldean nagusi…

Gehiago irakurri

Lynx: 2. hiruhilekoaren hasiera

Happy 2023, dear families! Bigarren hiruhilekoa proiektuz beteta datorkigu eta urte berriarekin batera ziur gaude zuon seme-alabentzat Lynxekin ingelesa ikastea esperientzia aberasgarria izango dela.  Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu harremanetan jar zaitezketela gure bulego-zentralarekin, eta hitzordua eskatu zuen seme-alabaren TEACHER-arekin hitz egiteko. Hiruhilekoan zehar, nahi duzuenean, aukera duzue bigarren Evaluation Report jaso aurretik eguneroko jardunari buruz patxadaz mintzatzeko.  Jaso ezazue…

Gehiago irakurri

HH2: Tanborrada eguna

Andramari Zornotzako Ikastolako haurrek euskal ohiturei heldu diote beste behin ere. Oraingoan San Sebastian eguna ospatu dute. HH etapan, 2 urteko gelakoek tanborrak eta txapelak margoztu, entseguak aste osoan zehar burutu eta ostiralean tanborrada desfilea egin diete gainontzeko ikasleei.

Gehiago irakurri

LH6: Gorputz Hezkuntzako dantzak

Familia agurgarriak: Azken asteetan zehar, LH6ko ikasleek euskal musikarekin dantza ezberdinak asmatu dituzte Gorputz Hezkuntzako dantza unitatean. Duela egun batzuk emanaldi txikitxo bat egin genuen eta egileen gurasoek Driven ikusi dezakezue emanaldi osoa.  Dantza itzelak sortu dituzte. Aupa zuek!!

Gehiago irakurri

LH5-6: Liburu erraldoia

Haur Literatura Aretoa programaren barruan orotariko ekintzak antolatzen ditu urtero Berbaro Elkarteak. Hain zuzen, Liburu Erraldoia da horietako bat. Liburu Erraldoia ikastetxez ikastetxe ibiltzen den liburua da, ikasleek hitz edo marrazki bitartez nahi duten ipuin, abesti, bertso etabar sortzeko. Aurtengo gaia “Itsasoa” izan da eta gure ikastolako LH 5 eta 6ko ikasleek ere egin dute euren ekarpena.  Eskerrik asko parte…

Gehiago irakurri