Skip to main content

HH5: Igeriketa ikastaroa

IGERIKETA IKASTAROA HH 5 urtekoak topera aritu dira bi aste hauetan igeriketa ikastaroan. Esperientzia ezin hobea izan da beraientzat, eta igerilekuko begiraleek zein guk, tutoreok, balorazioa positiboa egin dugu.  Ikastaroko argazkiak ikusgai dituzue Driveko karpetan.
Gehiago irakurri

LH6: Joskintza tailerra

JOSKINTZA TAILERRA Azken asteetan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek plastika irakasgaian joskintza-tailer batean parte hartu dute. Puntadak ematen, errematatzen eta, batez ere, pazientzia handia izaten ikasi dute. Egia esan, oso ondo egon da eta izar izugarriak atera dira.
Gehiago irakurri

DBH: Euskara eta Iraes taldea Bermeon

BERMEORA EGUN-PASA Egun-pasa ederra egin genuen joan den ostegunean Bermeon. Goizean, Hegaluzeko itsasontzira igo eta Gaztelugatxeko San Juanerainoko bidea egin genuen. A, zer-nolako paisaia!  Ondoren, hondartzarako bidea hartu genuen eta Aritzatxun bertan, bainu ederra hartu genuen batzuok. Azkenik, Arrantzaleen Museoa bisitatzeko aukera ere izan genuen.  Zer gauza pila egun berean! 
Gehiago irakurri

DBH3: Eztabaidan

DBH3: EZTABAIDAN MURGILDUTA Euskara ikasgaian eztabaida lantzen aritu direla aprobetxatuta, tutoretza-bideoak egin ostean, praktikan jarri dute unitatean zehar ikasitakoa. Nola denfendatu duten haien iritzia!
Gehiago irakurri

BizkaiaGara Eguna

BizkaiaGara EGUNA 2023 Datorren ekainaren 11n BizkaiaGara Eguna 2023ren baitan antolatuko den jarduera bati buruzko informazioa bidaltzen dizuegu, gure ikastolako ikasle, irakasle eta familientzat interesgarria izan daitekeelakoan. Oraingo honetan, gure naturguneen garbiketarekin lotutako ingurumen-ekintza bat egingo da Urkiolan. Zabor-bilketa bat eginez, naturaren zaintzarekin dugun konpromisoa aktibatzea dugu helburu. Ingurumenaren Munduko Eguna dela eta (ekainaren 5a), plastikoek kutsatzen ez duten planeta...
Gehiago irakurri

HH4: Oihaneko animaliak

OIHANEKO ANIMALIAK HH 4 urteko ikasleok Oihaneko animalien gaia lantzen ari gara eta horretarako, gelan oihan bat egitea pentsatu dugu (animalia eta guzti). Horrez gain, animalia ezberdinen kareta prestatzen aritu gara antzerki polit bat egiteko.
Gehiago irakurri