Skip to main content

Zaporeak: Eskerrik asko!

ZORNOTZAKO ANDRAMARI KIDE, ESKERRIK ASKO!!!!! ZAPOREAK taldearen partez, MILA ESKER ZUEN LAGUNTZA ETA APORTAZIOENGATIK. Asteartean, otsailaren bukaerarekin batera, Siria iparraldeko esparruetara ia 23.000 kilo elikagai eramango dituen kontainerrarekin kamioia irten zen. Bizkaian 26 egunez jasotako guztia eramango du.

Gehiago irakurri

Inauteriak

Ospakizun egun ederrak izan genituen aurreko astean eta bukaera ezin hobea inauteri egunarekin.  2 urteko geldialdiaren ostean irrikitan geunden egun hau ospatzeko eta goiz goizetik jai giroa nabarmena zen ikastolan. Ikasle zein langileak dantza eta mozorroz alaitu zuten ikastolako sarrera.  Arratsaldean berriz, mozorroari azken ikutuak eman eta jaialdirako prestatu ginen. Primerako dantzak ikusteko aukera izan genuen! Eta indarrak berreskuratzeko txokolate…

Gehiago irakurri

EMAN HEGOAK: Udaberriko egonaldiak

 UDABERRIKO EGONALDIAK Udaberriko egonaldiak ate joka daude, eta Andramari Zornotzako Ikastolan eskaintza paregabea jarri dugu martxan!    Norentzat? Haur Hezkuntza 3-5 Lehen Hezkuntza 1-3 Noiz?  Udaberriko oporretan 1.Txanda: Apirilak 3-4-5 2.Txanda: Apirilak 11-12-13 eta 14   Beraz, bietan edo soilik batean eman dezakezue izena.  Horretarako jarraian duzuen galdetegian izena eman beharko duzue martxoaren 10a baino lehen.   Galdetegia Udaberriko egonaldien…

Gehiago irakurri

Elkarbizitza egokirako arautegia

 Elkarbizitza egokirako aurautegia Ikastolako eguneroko elkarbizitza giroa errazagoa eta erosoagoa izan dadin irizpide batzuk dauzkagu. Hona hemen ikastola zabaltzen denetik zarratu arte, ikastolan DENOK bermatu beharrekoak: Ikastolako jardunaldi osoan (8:30etik 18:00etara arte) DEBEKATUTA dago ikasleek ikastolako eremu osoan gailu teknologikoak erabiltzea. Hau da: Sakelako telefonoa. Joko makinak: PSP, Nintendo, etab. Smartwatch-ak. MP3,MP4, MP5…… Gadget-ak. PROZEDURA: Ikasleren batek goian aipatutako tramankuluren…

Gehiago irakurri

HH5: Gorputza

HH 5 urteko ikasleak norbere gorputzaren ezagutza lantzen ari gara. Jolas sinbolikoaren bitartez, etxetik ekarritako liburu ezberdinekin, zein material maniputatiboak erabiliz gustora dabiltza. Beraz, norbait gaixotuz gero pasa zaitezte HH 5 urteko mediko kontsultatik.

Gehiago irakurri

Kamiseta tailerra

Urtarrilean aurtengo matrikulazio kanpainarako erabili diren kartelak eredutzat hartuz, kamiseta tailer bat antolatu genuen, elkarrekin egoteko aitzaki bezala eta egindako kamisetekin matrikulazio kanpain baliogarriak diren argazkiak ateratzeko asmoz. Argazki guztiak laster driveko karpetan izango dituzue ikusgai.

Gehiago irakurri

DBH 1: Ikuskizuna hastera doa!

DBH 1eko ikasleek dantza tradizionalak eta dantza modernoak landu dituzte. Rosa Rementeriarekin (ikastolako gurasoa) eta Leirerekin batera dantza modernoko hastapen saio baten parte hartu zuten ”Ikuskizuna hastera doa” unitatearen barruan. Primeran pasatu zuten musikaren erritmora!

Gehiago irakurri