Datorren maiatzaren 24an DBH4ko ikasleak gorputz hezkuntzatik Urkiolara irteera egingo dute. Irteera egun osokoa izango da eta bertan mendiko orientazio saio bat egingo dute eta Urkiolamendira igoko dira. Irteera ordua: 8:50 Lekua: Ikastolan Bueltako ordua: 15:30 inguruan leku berdinean. Prezioa: 12 euro. Hilabeteko ordainagirian pasatuko zaizue. Bazkaria eraman beharko dute bertan bazkaltzeko. Jantokian gelditzen diren ikasle guztiek piknika eskatzen duzuen…

Azken aste hauetan DBH 4ko ikasleak beraien gustuko jarduera fisiko baten proiektua aurkeztu diote beraien taldekideei Gorputz Hezkuntzako saioetan. Besteak beste, tenisa, padela, badmintona, mahai tenisa, saskibaloia… landu dituzte. Primeran pasatu dute kirol berriak ezagutuz gainera!

Azken aste hauetan DBH 1eko ikasleak “Ura nora, gu hara!” lantzen ari dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Ikastola inguruko eremuetan ur aukera anitzak esperimentatzen aritu dira eta ederto pasatu dute!

Azken bi asteotan LH 6. mailako ikasleek aerobik kooperatiboa lantzeko aukera izan dute gaian aditua den Saioa Urrutiarekin. Ikastolako guraso izateaz gain, Euska Herriko Unibertsitateko irakasle da eta fakultatean lantzen dituen hainbat jarduera egokitu ditu gure ikasleentzat. Hasieran lotsak eta ziurtasun ezak gainditzea kostatu arren, oso koreografia eta “antzerki” politak asmatu zituzten hainbatek zeuzkaten aurreiritziak hautsiz. Hemen duzue horren frogatxo…
Guraso agurgarriok: Datorren maiatzaren 18, 19 eta 20 an Debako Lasturko aterpetxera joango gara. Asteazkenean, goizeko 9:15ean ikastolatik autobusez abiatuko gara eta hiru egun igaroko ditugu bertan. Ostiralean, 16:30 etarako ikastolara bueltatuko gara. Egonaldirako eraman beharrekoak zerrendatuta dituzue ondorengo dokumentuan. Honez gain, ondorengo baimena sinatzea beharrezkoa da. EGONALDIAREN PREZIOA honako hau da: *BI EGUNETAKO EGONALDIA + BEGIRALE ZERBITZUA: 106€…
Adramarikide, IKASGAIA: GORPUTZ HEZKUNTZA Datorren maiatzaren 13an, Uribarri-Ganboako (Araba) urtegira joango gara bizikleta irteera bat egitera. Egun osoko irteera da, beraz, bazkaria eraman beharko dute eta goitik behera aldatzeko arropa ere. Hau dela eta, jantokian bazkaltzen duten ikasleek, aukera dute Piknika eskatzeko. Hurrengo inprimakia maiatzaren 8rako betetzea eskatzen dizuegu. Irteera ordua 8:50ean izango da, Ikastolan. Bueltako ordua 16:00ean izango da…

Pasa den martitzenean Bizkargiko eguna ospatzeko gogoz, irteera desberdinak antolatu genituen Ikastolatik, adinen arabera. Hona hemen txango bakoitzeko laburpen txiki bat: HAZIA – HH1: HH1eko haurrek eskuak zikindu eta Bizkargi gelara ekarri dute. HAZIA – HH3-4-5 HH 2. ziklokoek, 3, 4 eta 5 urteko gelakoek alegia, mendira ibilbidetxo bat egitera abiatu ziren. 4 eta 5 urtekoek San Bartolomerarte igo zirelarik….

Aurreko asteetako dinamikari jarraiki, DBH 3ko ikasleak mendizaletasuna lantzen ari dira Gorputz Hezkuntzako saioetan. Mendi irteera bat antolatzen aritu dira eta kontuan hartzeko eta zaindu beharreko hainbat gomendio ere landu dituzte. Aste Santuko oporraldia eta gero, beraiek antolatutako irteera bat egingo dugu ikastola inguruko mendiren batera.
Andramarikide, Opor aurretik bidali genizuen oharrean jakinarazi genizuen bezala, datorren martitzenean, maiatzaren 3an Bizkargiko eguna ospatuko dugu. LH1-2-3: San Juanera egingo dute irteera. LH 4-5-6: Bizkargira egingo dute irteera. Dagoeneko piknik eskariak eginak dituzue eta dena behar bezala antolatuta daukagau. Hala ere, eta eguraldia kontrolatu ezin dugun heinean, eguraldi txarra egingo balu eta azkenean inora joango ez bagina, piknika eskatu…

DBH3ko ikasleek Biologia-Geologia ikasgaiaren azken unitatean ekosistema motak landuko ditugula kontuan izanik, Urdaibaiko bihotzean dagoen Busturia herriko “Ekoetxera” Ingurumenaren Interpretazio Zentrua bisitatu dugu aste honetan. Bertan, testuliburuetan agertzen diren zenbait eduki eta kontzeptu bertatik bertara esperimentatzeko aukera izan dugu. Oinez egindako ibilbide labur batean ekosistemak behatu eta bertako ibaiko uraren kalitatea neurtzeko eta aztertzeko laginak hartu ditugu. Horrez gain, Madariaga…