Skip to main content

DBH3: Negutegi adimentsua

NEGUTEGI ADIMENTSUA DBH 3ko ikasleek Berotegi adimentsua eraiki dute Teknologia alorrean.  STEAM proiektu honetan, sentsore bidez, negutegi barneko tenperatura zein aire hezetasuna neurtzen da eta programatutako gailu ezberdinen bidez, aireztapen-sistema eta ureztatze-sistema automatikoa aktibatzen dira. Ikasleek, uzta berrirako tomate haziak ere, landatu dituzte, ea zer nolako fruituak jasotzen ditugun!
Gehiago irakurri

LH6: Naturaz gozatzen

LH 6ko ikasleak proiektu polit batetan murgilduta ibili dira Plastikan. Nola eman natura hilari beste bizitza bat? Ba… Zuhaitzetatik eroritako adarrez baliatuz eta sormena garatuz, kolore anitzetako zuhaitzak sortu dituzte. Kutxa bat, artilea, komikiak, lumak, papera,… denetarik erabili dute artelan polit hauek egiteko. ZORIONAK egindako lanagatik!

Gehiago irakurri

DBH3: Kartelgintzan

DBH 3ko ikasleak kartelgintza-lanetan ibili dira. Alde batetik, Plastikako proiektua betetzeko eta, aldi berean, martxoaren 8ko eguna ospatzeko ere bai. Lan batzuk eskuz egin dituzte eta beste batzuk baliabide digitalak erabiliz. Politak, ezta?

Gehiago irakurri

DBH3: Rally matematikoa

Aurreko astean aurreratu genizuen bezala, DBH 3ko ikasleek Akitaniako Rallie Matematikoan parte hartu dute, zenbakiaren egunaren (martxoak 14, 3-14) aitzakiapean. Taldeka, buruari eragin eta enigmak askatzen saiatu ziren. Erronka itzelari egin diote aurre. Zorionak!  

Gehiago irakurri

DBH3: Akitaniako RALLY MATEMATIKOA

Hurrengo astelehenean, hilak 13, Akitaniako Rallie Matematikoan parte hartuko dute DBH3ko ikasleek. zenbakiaren egunaren (martxoak 14, 3-14) aitzakiapean, Rallie matematikoa Frantzia osoan egiten den lehiaketa da eta departamentuka antolatzen dute. Matematikarekin modu ludikoan lotutako zazpi enigma askatu beharko dituzte ikasleek 75 minututan. Gure kasuan, Seaskako ikastolek Akitaniako rallie-an parte hartzen dute. Horretarako, gonbidapena egin ziguten Hegoaldeko ikastoloi eta hainbat ikastolekin…

Gehiago irakurri

DBH: Errekuperazioen datak

Kaixo, gurasook: Bihar zuen seme-alaben emaitzen buletinak jasoko dituzue. Dena den, haiei dagoeneko jakinarazi diegu errekuperaziorik egin behar duten ala ez.  Irakasgairen bat gainditu gabe badago, hurrengo taulan ikusiko dituzue errekuperazio-proben egunak.  Irakasgairen bat taulan agertzen ez bada, horrek esan nahi du beste era batera gainditzeko bidea dutela: txostenak, ebaluazio jarraitua, lanak…  Edozein zalantza baduzue, tutorearengana edo dagokion irakaslearengana jo…

Gehiago irakurri

DBH4: Ibaizabaleko ordezkarien bisita

Ibaizabaleko ordezkarien bisita ikastolan Martxoaren 2an, osteguna, 17:30etan ikastolako liburutegian Gaur, osteguna, hilak 2, Ibaizabal Ikastolako ordezkariak Andramarira etorriko zaizkigu bisitan, DBH4ko gurasoei ikastetxe horren eskaintza akademikoaren berri ematera, izan ere, DBH4ko ikasleek datorren ikasturtean zer ibilbide egingo duten erabakitzeko garaia dute. Behin gure ikastolako zikloa amaituta, Ibaizabaleko ordezkarien ikuspuntua lagungarri suerta dakiekeela uste dugu. Ibaizabal Ikastolak batxilergoa eta Lanbide…

Gehiago irakurri

Inauteriak: argazki eta bideoak Drive-n

Argazki eta bideoak ANDRAMARI DRIVE-n eskuragarri! Zuen seme-alaben dantzak eta abarrak ikusi ahal izateko Ikastolako webgunean familien txokoan duzuen Andramari drivera sartu.   Zelan sartu Andramari Drive-n? Ikastolak tutore edo guraso bakoitzari sortutako ikastolako emaila izango da sarbide bakarra familia bakoitza bere sesio pribatura sartu eta material grafikoa jasotzeko. Beraz, ez badakizu zein den galdetu hemen: ikt@zornotzaikastola.eus

Gehiago irakurri

DBH3: Eski irteera

DBH 3ko eski irteera Joan den ostiralean, otsailak 24, DBH3ko ikasleek eski irteera egin zuten (Valdezcaray) Gorputz Hezkuntzaren testuinguan, orotariko kirolak ezagutzeko helburuarekin. Elur bota berriak eta eguraldi ederrak egun bikaina pasatzen lagundu ziguten. Hasi berriak eta adituak, eskuz esku, goitik beherako ibilaldi ugari egin genituen.

Gehiago irakurri