Skip to main content

DBH3: Ekintza artistikoa

EKINTZA ARTISTIKOA Zer jakinarazi nahi diozue gizarteari? Ba al dago askatu behar duzuen zerbait zuengan? Ba al dago bidegabekeriarik munduan? Zerekin ez zaudete ados? Komunikatu, adierazi, askatu, gozatu... Hori izan da ekintza artistiko bat gauzatzeko gai nagusietako bat. Begira emaitza batzuk… Bikainak!
Gehiago irakurri

DBH4: Eskerrik asko!

ZENTZUMEN OHOLAK Eskerrak eman nahi dizkiegu DBHko 4. mailako ikasleei Plastikako proiektuan parte hartzeagatik. Proiektu honetan haurtzaindegirako  10 zentzumen ohol prestatu dituzte, haurrek disfruta dezaten. Era berean, eskerrak  eman nahi dizkiegu panel horiek egin ahal izateko materiala eman diguten familia guztiei Mila mila esker.
Gehiago irakurri

2023-2024 Ikasmaterial eskaerak

2023-2024 IKASTURTEKO IKASMATERIAL ESKARIAK Dagoeneko ikasturte honi amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengo ikasturtea planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko ordua iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue zikloz-ziklo informazio guztia.   HH: HAZIA PROIEKTUA HAZIA proiektuaren baitan, ikasmaterialari dagokionez, datorren ikasturteari begira bi aldaketa egingo ditugu.  Batetik, Urtxintxako ipuinak lantzen jarraituko...
Gehiago irakurri

DBH: Azken egunetarako plangintza

AZKEN EGUNETARAKO PLANGINTZA Ikasturte amaiera ate joka daukagula, azken txanpari heltzeko prestatu dugun plangintzaren berri ematera gatozkizue honako honen bidez. Izan ere, ekainaren 12an hasi eta ekainaren 15ean amaitu, hirugarren ebaluazioaren errekuperazio-probak egingo ditugu ikastolan. Horrekin batera, gainera,  hilaren 19tik 21era errekuperazio proba/jarduera orokorrak izango dira, batez bestekoa lortu barik, ebaluazioren bat berreskuratzeko premia duten ikasleen kasuan. Horiek horrela, hilaren...
Gehiago irakurri

DBH1-2-3: Hondartzara!

HONDARTZARA IRTEERA Ikasturteari merezi duen amaiera emateko, DBH 1, 2 eta 3ko ikasleak hondartzara joango gara ekainaren 16an, ostirala. Autobusa 09.00etan irtengo da ikastolatik eta, ordutegi trinkoan gaudela kontuan izanda, 14:15-14:30ak aldera Zornotzan izango gara bueltan. Ikasleek arropa eta material aproposa eraman beharko dute (bainujantzia, eguzkitako krema…).  Ikasmaila bakoitza ondorengo hondartzara joango da: DBH1: Gorliz DBH2: Deba DBH3: Laga Jantokiko...
Gehiago irakurri

DBH1: Laidatik Mundakara kanoan

LAIDATIK MUNDAKARA KANOAN DBH 1. mailako ikasleok egun paregabea igaro genuen astelehenean Urdaibaiko kostaldean. Goizean zehar, kanoak hartu eta palari eraginez, Mundakaraino iritsi ginen. Bertan, bainua hartu eta fresko-fresko bueltatu ginen Laidara. Arropaz aldatu ostean, Laidatik Lagaraino doan bidegorria zeharkatu genuen oinez. Lagan bigarren bainua hartu eta egun bete esperientzirekin bueltatu ginen Zornotzara, poz-pozik!
Gehiago irakurri

LH3-4: Loiura

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA LH 3-4 mailetako ikasle eta irakasleok ikasturteari bukaera emateko Loiura joatea pentsatu dugu.  EGUNA: Ekainaren 9a. ORDUTEGIA: 09:00-16:30. AUTOBUSA:  *Ekaineko erreziboan kobratuko zaizue. EKARRI BEHARREKOA:  Umeak arropa erosoarekin bidali. Bainujantzia jarrita eraman behar dute.  Etxetik krema emanda.  Eguzkitako txapela (izenarekin). MOTXILA BARRUAN: Hamaiketakoa, bazkaria edo picknick-a.  Aldatzeko mudak (kuleroak edo kantzontziloak). Toalla bat. Txankletak. Krema potea.  Eguraldi txarra...
Gehiago irakurri

LH5: Karrantzara

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA LH 5. mailako ikasle eta irakasleok ikasturteari bukaera emateko Karrantzako haraneanean kokatzen den BBK KARPIN FAUNA bisitatzea pentsatu dugu.  EGUNA: Ekainaren 9a. ORDUTEGIA: 09:00 - 16:30. TXANGOAREN KOSTUA: KARPINera sarrera 6 euro + autobusa ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.   EKARRI BEHARREKOA:  Arropa erosoa. Bisera  Eguzkitako krema.  Hamaiketakoa, bazkaria edo piknika LH5eko tutoreak.
Gehiago irakurri

LH6: Bermeora

IKASTURTE BUKAERAKO IRTEERA LH 6. mailako ikasle eta irakasleok ikasturteari bukaera emateko Bermeora joatea pentsatu dugu. Bertan, “Hegaluze” itsasontzian ordu beteko bidaia egingo dugu Urdaibaiko inguruak arakatzeko.  EGUNA: Ekainaren 9a. ORDUTEGIA: 09:00 - 16:30. TXANGOAREN KOSTUA: ekaineko erreziboan kobratuko zaizue.   EKARRI BEHARREKOA:  Arropa erosoa Bisera  Eguzkitako krema Hamaiketakoa, bazkaria edo piknika LH6ko tutoreak.
Gehiago irakurri