
HH 3 URTEKOEK TXANOGORRITXOREN ANTZERKIA LANDU DUTE Udazkena gaiarekin jarraituz, 3 urteko gelakoak Txanogorritxoren ipuina lantzen ari dira era ezberdinetan. Oraingo honetan aurpegiak margotu eta antzerki polit bat egin dute. Poz pozik aritu dira!
HH 3 URTEKOEK TXANOGORRITXOREN ANTZERKIA LANDU DUTE Udazkena gaiarekin jarraituz, 3 urteko gelakoak Txanogorritxoren ipuina lantzen ari dira era ezberdinetan. Oraingo honetan aurpegiak margotu eta antzerki polit bat egin dute. Poz pozik aritu dira!
2 Urteko gelakoak ardiei bisita egiten. Ikatolako txikiak sarritan ateratzen dira ikastola inguruak mihatzera. Oraingo honetan gertu dauzkagun ardiei egin diete bisita. Ardiei, hamaiketakorako, ogia eran diete eta txikien eskuetatik belarra ere gustora jan dute. Horrelako goizeko tartetxoak, aberasgarriak dira, pozarren eta kontu pilarekin bueltatzen baitira haurrak ikastolara.
Urte 1eko haurrak psikomotrizitate saio batean. Hezitzaileak, gela eta materiala antolatzeaz arduratzen dira eta haurrek korrika, salto, igo…saioaz gozatu besterik ez dute egin behar. Primeran pasatzen dute!
Kaixo familia, Bihar, ekainak 17, ostirala, 3,4 eta 5 urtekoek ur jolasak izango ditugu goizean zehar. Ekintza hau burutzeko honako materiala ekarri beharko du haurrak. Etxetik bainujantzia jantzita eta eguzkitako krema emanda. Motxilan: Aldatzeko arropa, txankletak, eskuoihala eta ur jolas bat (pistola, kuboak…) Ea pixka bat freskatzen garen!
Pasa den asteartean, urte 2ko gelakoek ikasturteari bukaera ezin hobea emateko autobusera sartu eta Gautegiz-Arteagara abiatu ziren leku berriak ezagutzera. Ikastolara heldu zirenean urduri zeuden umeak, azkenean iritsi baitzen autobusean joateko eguna. Motxilatan bazkaria sartu, komunetik pasatu eta poz-pozik kalerantza joan ziren, bertan autobusa zuten zain. Guraso batzuen begiradapean, autobuseko txoferrari motxilak eman zizkien banan-banan eta autobusera igo ziren atzera…
Asteburutik biharamun emozionala daukagu gainean. Eguna zoragarri atera zen, lipdub-a egiteko jendetza batu zen, Txantxuliren bisitan jende asko batu zen, bazkaria, jolasak, emanaldiak… Borobil joan zen jaialdia. Ikasturtea zarratzeko garaia ailegatzen ari zaigun honetan, ikasturte zail bezain erronka politez jositakoari itxiera bikaina eman diogu. Argazki ugari batu ditugu, baina denak ezin jarri. Jaso ditugun argazki guztiak Andramari Driven daude…
Kaixo familia! Datorren astean HH-ko patioan estalkiak berrizteko obratan hasiko gara, hori dela eta haurtzaindegiko sarrera eta barne egitura batzuk aldatu beharrean gaude. Betiko parkineko sarrera itxita egongo da, beraz, 0, 1 eta 2 urteko familiak sarrera nagusitik sartu beharko zarete. Barne egitura berria: 0 urteko gela: orain musika gela dan gelara pasatuko da, urte 2ko gelen aurrean. Urte 1eko…
Aurten bai! 5 urtekoak Lurraskara joan ahal izan dira egonaldiaz gozatzera. Bertan ekintza ugari burutu ahal izan dituzte. Esperientzia ahaztezina da haurrentzat eta primeran pasatu dute.
Itzelezko eguna pasatu dugu Loiuko jolas parkean. Irteeratxoa egiteko irrikan egon gara Andramari Zornotzako Ikastolako haurrak, itxialdiaren osteko gure lehen egun osoko ibilalditxoa. Jolas parkeko gailu guztietan ibili gara, gure artean pila bat jolaetan aritu gara, harrapaketan, ezkutaketan… Bazkaltzeko momentua ere denok batera egin dugu, lagunekin hizketan gauden bitartean zein gozo egon diren bokatak. Dagoeneko bueltan gaude, ordea… datorren ikasturteak…
Ikasturte bat amaitu ondoren oporrez gozatzeko gogoa izaten dugu. Alabaina, jakin beharra dugu noiz eta zelan itzuliko garen. Hemen dituzue eskura haurtzaindegiko eta maila bakoitzeko egutegiak.