
HH 4 urteko ikasleek gaileta goxo-goxoak egin dituzte aste honetan. Sukaldatzen lehen pausoak ematen ari dira gazte-gaztetatik. Horrela jarraitu dezatela gure artistek! HH urteko ikasleak
HH 4 urteko ikasleek gaileta goxo-goxoak egin dituzte aste honetan. Sukaldatzen lehen pausoak ematen ari dira gazte-gaztetatik. Horrela jarraitu dezatela gure artistek! HH urteko ikasleak
Andramari Zornotzako Ikastolako haurrek euskal ohiturei heldu diote beste behin ere. Oraingoan San Sebastian eguna ospatu dute. HH etapan, 2 urteko gelakoek tanborrak eta txapelak margoztu, entseguak aste osoan zehar burutu eta ostiralean tanborrada desfilea egin diete gainontzeko ikasleei.
Urte berriarekin batera neguko hotzak ere etorri zaizkigu. Errealitate hori geletara ekarri, eta egunotan guk sortutako elurrarekin jolasean aritu dira Haur Hezkuntzako umeak. Asko disfrutatzen ari dira! Hemen 3 urtekoen argazki batzuk esperimentazio mahaian jolasean.
Bola horiek, ispilu funtzioa egiteaz gain, askotariko tamaina eta soinuak izaten dituzte. Izan ere, batzuk dardara egiten dute eta beste batzuek soinuak ateratzen dituzte. Hori horrela, umeek zentzumenen guztiak jarri dituzte abian bola sentsorialekin jolasten aritu diren bitartean.
Gurasoak, Loraldia Eskolatik zuen seme-alabekin ,azaroan, elkarrekin landu dugun Ttipia Proiektua bere amaierara iritsi dala esateko idazten dizuegu. Gure kultura garaikideko artista plastikoak eta beraien adierazpideak ezagutu dituzte, eta beraien buruetan sortutako ideietatik, artelan propioak sortu. Artearen bidez, kultur sormenaren parte bilakatu dira eta sormena esperimentatuz, egungo 4 artisten esperientziak, ideiak, sorkuntzarako materialak eta artelanak ezagutu dituzte. Gainera, ezagutza hori…
Kaixo familia, Urtero moduan, Gabonak heldu dira eta HH4 urteko ikasleak gelak apaintzen aritu dira buru belarri. Lan oso txukuna egin ondoren, gelak oso politak geratu dira. Zorionak eta urte berri on!
Haurtzaindegiko haurrek, Gabon giroan murgilduta, ikastola apaintzeko Gabonetako zuhaitzak egin dituzte. Urte batekoek, eskuak pinturaz beteta izanik, zuhaitz bat osatu dute. Bi urtekoek ere pintzelekin margoztu dituzte zuhaitzak, eta goroldioa eta apaingarriak baliatuz jantzi dituzte ondoren. Begiratu zelako artistak eginda dauden! Urte bateko haurrak: Bi urtekoak:
HORRA, HORRA, GURE OLENTZERO! Laster Gabonak datoz eta urtero bezala, Mari Domingiren eta Olentzeroren bisita izango dugu ikastolan. Egun horretan, gure txikiek pozarren emango dizkiete eskutitzak. Gogotsu aritu dira aste honetan zehar guztia prestatzen!
Aste honetan, Ibaizabal Ikastolako Haur Hezkuntzako ikasleak 2 urtekoen gelara etorri dira jolas sinbolikoak lantzera. Haurrek primeran pasatu dute, esperientzia polita izan da eta