Skip to main content

HH0-1-2: Udaren hasiera

UDAREN HASIERA Eguna joan, eguna etorri, oharkabean bukatu zaigu ikasturtea. Haurtzaindegiko haurrok ikastola zaintzen geldituko gara beste apur batez. Ekintzaz beteriko hilabete honetan gure berri izango duzue. Ondo ibili eta uda ona pasa, irailean elkar ikusiko dugulakoan,   HEZITZAILEAK
Gehiago irakurri

HH5: Agurra

AGURRA Boga boga mariñelak, joan behar duzue urrutira… Iritsi da gure eskifaia uzteko unea. Gaurtik aurrera, orain arte egin duzuen bezala, batera egin beharko duzue arraun. Itsasoa haserre badago, lasai: gogoratu denok iparra non dagoen. Itxi begiak eta heldu elkarri eskutik, utzi beldurrak atzean. Ez gara izan kapitainik onenak, beharbada,  baina gogoan izan guk beti esandakoa: errezeta baten osagairik garrantzitsuenak...
Gehiago irakurri

2023-2024ko EKE eta jantokia

2023-2024ko ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK ETA JANTOKIA 2023-24 ikasturtean, jantokian eta eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko prozedura aldatu egingo dugu; izan ere, lehenengoz, Alexia bidez eman beharko dugu izena. Izena emateko azken eguna ekainak 21, asteazkena. Lan hori egiteko, prozedura argitze aldera, bideo bat prestatu dugu izena emateko jarraibideekin.  http://andramarizornotzakoikastola.eus/wp-content/uploads/2023/06/Eskolaz-kanpoko-eskaera-prozesuaEUS.mp4 Betiko moduan, badira kontuan hartu beharreko gauza batzuk:   1. JANTOKIAN...
Gehiago irakurri

2023/24 Autobus zerbitzua

2023/24 AUTOBUS ZERBITZUA Datorren ikasturtean  autobus zerbitzua antolatzeko ezinbestekoa dugu horien erabiltzaileak nortzuk izango zareten jakitea. Beraz, datorren ikasturtean autobus zerbitzua erabiltzeko asmoa baduzue, bete eskaera hau ekainaren 21a baino lehen. GALDETEGIA
Gehiago irakurri

2023-2024 Ikasmaterial eskaerak

2023-2024 IKASTURTEKO IKASMATERIAL ESKARIAK Dagoeneko ikasturte honi amaiera ematen ari gatzaizkio eta hurrengo ikasturtea planifikatzen hasiak gaude. Hori dela eta, datorren urtean zuen seme-alabek erabiliko dituzten liburuen eskaria egiteko ordua iritsi zaigu. Hemen behean aurkituko duzue zikloz-ziklo informazio guztia.   HH: HAZIA PROIEKTUA HAZIA proiektuaren baitan, ikasmaterialari dagokionez, datorren ikasturteari begira bi aldaketa egingo ditugu.  Batetik, Urtxintxako ipuinak lantzen jarraituko...
Gehiago irakurri

HH0-1-2: 2023/24 Ikasturterako Aurkezpena

2023/24 IKASTURTERAKO AURKEZPEN DEIALDIA 2022-2023 ikasturtea bukatzear dago eta datorren ikasturtera begira jarri gara Andramari Zornotzako Ikastolan. 2023-2024 ikasturtearen nondik norakoak azaltzeko, espazioak ezagutzeko, irakasleekin hitz egiteko eta izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko, ekainaren 13an, asteartea, bilera bat egingo dugu. 2021, 2022 eta 2023an jaiotako edo jaiotzeko dauden umeen familiekin. NOIZ: ekainak 13 NON: ikastolako liburutegian  ORDUA: 18:00 
Gehiago irakurri