Skip to main content

LH2: Loro koloretsuak

LORO KOLORETSUAK Ikasturteko bigarren gaian, LH2ko ikasleak animaliekin lanean aritu gara. Animalien sailkapena, bizitokia, elikadura, ugalketa… aztertzen ikasi dugu. Horrez gain, Euskal baleari buruzko unitate didaktiko txikitxo bat ere landu dugu. Hori guztia kontutan izanik, plastikako artelan bat egiteko loroa hautatu genuen. Esku trebetasunak erabiliz, hegazti koloretsu eta bizia sortu dugu. Begira nolako  artelan politak eta ikusgarriak egin dituzten!
Read More

LH1: Kandinsky

KANDINSKY Joan den astean, plastikako orduan, LH1-eko ikasleok artista berri bat ezagutu genuen, Kandinsky. Margolaria eta pinturaren teorikoa izan zen, XX. mendeko artistarik ospetsuenetako bat; izan ere, pinturan abstrakzioaren aitzindari izan zen. Hori dela eta, margolari horren artelan bat erreproduzitu genuen. Oso ondo pasatu genuen eta artista berri bat ezagutu dugu!
Read More

LH3: Aurkezle lanetan

AURKEZLE LANETAN Ostiral arratsaldean, lehenengo unitateari amaiera emateko, LH 3ko ikasleak LH 1 eta 2ko ikasleengana hurbildu ziren ikasitako guztiaren berri emateko.  Urduritasunak alde batera utziz, entzule eta ikusle txikien aurrean ipini eta ondo baino hobeto azaldu zieten Unibertsoaren inguruko orotariko informazioa. Txikienak lur eta Lur geratu ziren! Gainera, unitatean ikasitako abestia abestu zieten eta Matematikan egindako Lapbookak ere erakutsi...
Read More

LH2: Arrantzaleen museoan

BERMEORA IRTEERA Joan den ostiralean, LH2ko ikasleak Bermeora joan ginen trenez. Hasteko, arrantzaleen museoa bisitatu genuen, aspaldiko arrantzaleen bizitza eta balearen ehiza ezagutzeko. Ondoren, portura joan ginen olatuaren eskultura ikustera eta paseo bat ematera. Elizpean bazkaldu eta gero, bertan jolasten gelditu ginen.  Nahiz eta euri asko egin, oso ondo pasatu genuen!
Read More

LH3-4: Tailerrak

TAILERRAK Orain dela hilabete bat jakinarazi genizuen bezala, LH3 eta LH4ko ikasleek tailerretaz disfrutatzeko aukera izan dute astean behin, taldeka eta txandaka. Joan den astean amaitu zen lehen txanda eta ikasleen feedbacka oso ona izan da. Tailer bakoitzean, hainbat gauza interesgarri ikasteko aukera izan dute, betiere elkarlanean. Aste honetan gelako proiektuei ekin eta datorren astean bigarren txandari emango diogu hasiera....
Read More

LH4: Making bread

DAILY BREAD Dear families! Related to the topic, last week, the fourth grade students carried out the project of the unit.  They made some delicious bread rolls in class, working in groups and helping each other. We need to practice a bit more but we had a good time and most of the rolls were delicious!  We share some photos...
Read More

LH1-2-3: Zirkulazio autonomoa

ZIRKULAZIO AUTONOMOA Dakizuen moduan, lehenengo zikloko ikasleak zirkulazio autonomoan lanean eta jolasean ibiltzen dira goizetan.  Horrela, ikasle bakoitzak gaiarekin lotutako jarduerak aukeratzen ditu eta modu ludiko batean ikasten dute. Ondoren, egindakoa erregistro orrian apuntatzen dute eta, aste amaieran, egindakoaren ikusketa egiten da. Hurrengo argazkietan, zirkulazioaren nondik norakoak ikus ditzakezue.
Read More