Skip to main content

LH3-4: Igeriketa saiorik EZ

LH 3-4: IGERIKETA SAIORIK EZ Euskararen eguna dela eta LH3 eta LH4ko ikasleak ez dira igeritokira joango Abenduaren 1ean, ostiralean, Euskararen Eguna ospatuko dugu. Gure ikasleak ekintzetan parte hartzera animatu nahi ditugu, beraz, L.H.3 eta L.H.4. mailetako ikasleak ez dira igeritokira joango. TUTOREAK.
Gehiago irakurri

Lynx: azaroaren 8an guraso bilera

Azaroaren 8an, asteazkenean, 17:30ean ikastolako liburutegian Dakizuenez, urrian ekin genion Andramari Zornotzako Ikastolan ingeles eskolaz kanpoko ikastaroei  eta oso pozik gaude, aurten ere, ia 160 ikaslek jarri baituzue zuon konfiantza Lynx taldearengan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Gure egitasmoak arrakasta handia lortu zuen iazko ikasturte amaieran: txikiekin, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 4. Mailara arte egindako Showetan; nagusiekin, bestalde,  azterketa ofizialetan,…

Gehiago irakurri

LH 1-2-3: Aretora irteera

EUSKARA ZINEMA ARETORA (TINKO) NORTZUK: LH 1, 2 eta 3 ko ikasleak. FILMA: “Izurde mutikoa”. NOIZ: azaroaren 6a, astelehena. Egunero bezala, ikastolan elkartuko gara 09:00etan, eta 09:30etan abiatuko gara zinemarantz. Egun horretan, LH2Bko ikasleak ez dira igerilekura joango. TUTOREAK.
Gehiago irakurri

Ostiralean Gau Beltza: oharrak eta gomendioak

GAU BELTZA Astelehenean  informatu genizuen bezala, aurten ere iritsi zaigu Gau Beltza DBH4ko ikasleen eskutik. Zertaz ari garen ezagutzen ez duzuenontzat, esango dugu LHetik gorako  ikasleentzako ibilbide “beldurgarria” prestatzen dutela ikastolako DBH4ko ikasleek, ikasbidaiarako diru apurtxo bat biltzeko asmoz. Horren harira, aurreko urteetako esperientzia gogoan, gomendio batzuk luzatu nahi dizkizuegu seme-alabak bertara eraman nahi dituzuen gurasoei. Lehenengo eta behin, pazientzia,...
Gehiago irakurri

LH 3-4: Tailerrak

TAILERRAK Dakizuen bezala, urriaren hasieran LH3ko eta LH4ko ikasleak elkartu, taldekatze ezberdinak egin eta elkarlanean tailerretan hasi ziren.  Tailerren artean, Ongizate Fisiko eta Emozionala, Arte Plastikoa, Arte Hezkuntza eta Dramatizazio jolasak izan dituzte.  Lehenengo txandak bukatu dira dagoeneko eta laster beste tailer batez gozatzeko aukera izango dute. Ondoren, argazki batzuk ikusgai izango dituzue, zeinen ondo ibili diren ikus dezazuen.
Gehiago irakurri

Haur Literatura Aretoa: programazia

HAUR LITERATURA ARETOA Aurten ere, Berbaro Elkarteak antolatzen duen Haur Literatura Aretoko ekintza sorta ate joka dabil. Ostiralean hasi eta azaroaren bukaera bitartean, gure ikasleak ipuin, antzerki eta sormen tailerretan murgilduta egongo dira. Hauek dira programatutako ekintzak. HH 4-5: HH 4-5: URRIAK 25 (asteazkena) Zelaieta zentrora joango gara eta haur literatura aretoan parte hartuko dugu. Goizean zehar burutuko ditugu planteatuta...
Gehiago irakurri