Skip to main content

LH1: Haziak ereiten

HAZIAK EREITEN Aste honetan LH1-eko ikasleak hainbat hazi ereiten ari dira. Porruaren eta ilarraren kimuak irtetzen direnean, ortuan landatuko dira. Horrez gain, Melisaren haziak ere landatu dituzte, beraien usainarekin euliak uxatzeko.  Bien bitartean, gelan izango ditugu ureztatzeko eta zaintzeko. Begira zelako artistak lorezain lanetan!
Gehiago irakurri

Mahi-mahi: urriko agenda

URRIKO AGENDA Kaixo tripulazio kideak!! Ongi etorriak 2023-2024 Mahi-Mahi ikasturtera!  Mahi-Mahi bueltan da ikasturte berriarekin batera, eta milaka sorpesa berrirekin gatoz! Hilabete honetako argi-izpia Errespetua izango da. Errespetua jarrera bat da, gainerakoen balioa eta duintasuna aitortzen eta estimatzen duena, gainerakoak balio horren arabera tratatuz. Mahi-Mahirentzat  ezinbestekoa da besteekin elkarbizitzeko; geure burua ezagutzea, aintzat hartzea eta baloratzea, baita besteak eta gure...
Gehiago irakurri

Has gaitezen Euskal Jaia prestatzen

EUSKAL JAIA PRESTATZEN Urriaren 21ean egingo da aurten Zornotzako Euskal Jaia. Egitarau oparoa ekarriko du egunak berriro ere eta azken urteotan bezala, goizean euskal jaien topaketa egingo dugu herriko ikastetxeetako kideok.  Andramari Zornotzako ikastolako kideok parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Goizean egingo den dantza emanaldian ahalik eta kide gehien parte hartzea nahi genuke.  Aurten ondoko dantzak izango ditugu goizeko erakustaldian: ...
Gehiago irakurri

IKT: administratzailea eta intzidentziak

IKT ADMINISTRATZAILEA ETA INTZIDENTZIA FORMULARIOA Ikasturte hasieratik IKT administratzaile berria dugu ikastolan. Bere izena Iker Izarra da eta idazkaritzan egoten da astelehenetik ostiralera goizeko 9:30etik 13:30era. Ikastolako ordenagailuekin edo aplikazioekin izan ditzakegun matxura, zalantza eta laguntza beharrei erantzuteko ardura du Ikerrek. Horregatik, bai irakasle, ikasle zein familiek jo dezakegu berarengana, beti ere intzidentzia formularioaren bidez.  Edozein behar sortzen denerako, intzidentzia...
Gehiago irakurri

2023-24 Ikasturteko EKE ordutegiak

2023-24 IKASTURTEKO EKE ORDUTEGIAK Urrian ekingo diogu 2023-24 ko eskolaz kanpoko ekintzei Ohi denez, ekintzak urriaren 2an, astelehenarekin hasiko dira.  Edozein zalantza baldin baduzue deitu ikastolara ( Amaia Aurrekoetxeagatik galdetu) Lynxeko zalantza bada email honetara idatzi dezakezue  Irune@lynxidiomas.com. LYNX Ingeles ikastaroa Gainontzeko Eskolaz Kanpoko Ekintzak
Gehiago irakurri

LH1-4: Igerileku saioetako hasiera eguna

2023/24 IGERILEKU SAIOETAKO HASIERA EGUTEGIA Urriaren 3tik aurrera igerilekura joaten hasiko gara. EKARRI BEHARREKOA: Bainujantzia soinean. -   Eskupainua. Txankletak. -   Aldatzeko mudak. Txanoa. -   Uretako betaurrekoak. OHARRAK: ➤  Autobusean datozenak igerilekuan jaitsiko dira, irakaslea bertan egongo da eta. ➤ Igeri egingo ez duten ikasleek ikastolara etorri beharko dute. ➤  Igeritokiko protokoloa. Irakurtzeko, egin klik hemen.   Irakasleak.
Gehiago irakurri

Ikasturterako piknik eskaerak egiteko galdetegia

2023/24 IKASTURTERAKO PIKNIK ESKAERAK Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Ikasturte honetan egingo ditugun irteeretan jantokian prestatutako piknik-a baliatu nahiko duzuen jakin behar dugu. Behin egingo da eskaria ikasturte osorako eta urtean zehar egiten diren irteera guztietan berdin jokatuko dugu.  Mesedez, ikastolan duzuen seme-alaba bakoitzeko galdetegi bat bete.  Galdetegia betetzeko epea irailaren 29rartekoa izango da.  Kargatzen…
Gehiago irakurri

Zirkuko bilera: egunaren aldaketa

ZIRKUKO BILERA EGUNAREN ALDAKETA Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean  Arrazoi pertsonalak direla-eta, zirkuko eskolaz kanpoko irakaslea ezin izango du irailaren 25erako (astelehena) aurrekusitako bileran parte hartu. Hori dela eta, eguna aldatu behar izan dugu. Bilera hilaren 26an egingo da, 17:15ean.
Gehiago irakurri