Skip to main content

LH3: Ez ohiko bilera

Familia agurgarria,   Datorren asteazkenean, abenduaren 14an, 17:15etan, 3. mailako KIMU proiektuaren ebaluazio eredu berriaren inguruko bilera garrantzitsu bat burutuko dugu. Bertan, LOM-LOE lege organiko berriak 3.mailako ebaluazio prozesurako dakartzan aldaketen inguruan jardungo gara eta aldaketa horien inguruan egin dugun lanketa azalduko dizuegu, besteak beste, buletin berriak aurkeztuz. HEMEN aurkituko duzuen inprimakian izena ematea eskatzen dizuegu, bilerara bertaratuko zareten gurasoen…

Gehiago irakurri

LH1: Euskararen eguna

Pasa den ostiralean Euskararen Eguna ospatu genuen ikastolan eta LH1eko ikasleok hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan genuen. Horrela bada, goizean goizetik Argitxo etorri zen gure geletara. Berarekin jolastu, dantza egin eta argazkiak ateratzeko denbora  izan genuen.  Argitxori agur esateko ordua iritsi zen eta denon artean besarkada itzela eman genion! Ondoren, LH3ko ikasle ausartek ikastolako irakasle den Lore Barrenak sortutako…

Gehiago irakurri

LH1: Alfabetoa sortzen

ALFABETOA SORTZEN Aste honetan LH1eko ikasleek beraien alfabeto propioa egin dute. Hizki bakoitza beraien gorputza erabiliz sortu dute.  Esperientzia ederra izan da, talde lan polita egin dute eta garrantzitsuena…gozatuz ikasi dute !!! Animatuko al zarete zuek ere etxean hizkiak sortzen?

Gehiago irakurri

LH 5-6: Heziketa emozionala

Amorebieta-Etxanoko adikzioen prebentzio zerbitzuak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat antolatutako Heziketa Emozionala proiektuan parte hartzen ari dira ikastolako LH 5 eta 6ko ikasleak aste honetan.   Guztira lau orduko proiektua da, ordu bateko lau saiotan banatuta. Parte-hartzean oinarritutako metodologia erabiltzen da, ikasleak izan daitezen programaren protagonista. Ikus-entzunezko materialak erabiltzen dituzte alderdi teorikoa aberasteko asmoarekin eta kontzeptu teorikoen jabe egiteko orotariko dinamikak lantzen…

Gehiago irakurri

LH1-2-3: Zorriak eta bartzak

Gure ikasleen artean zorriak ikusi ditugu. Beraz, zuen seme-alaben buruak arretaz begiratzea eskatzen dizuegu eta behar diren neurriak hartu. Honekin batera Osakidetzaren informazio-orria eskura jartzen dizuegu. Besterik gabe, LH 1go zikloko irakasleak. OSAKIDETZA ZORRIAK
Gehiago irakurri

LH1: Gabonetako azoka

Bazkide agurgarria: Aurten, urtero legez, asanbladako erabakiaren arabera, Gabonetako azokako txosnako lanaren ardura LH1 gelako gurasoei dagokie. Lana guztion artean banatzeko bilera bat antolatu behar dugu eta zuek bertan egotea oso garrantzitsua da dena aurrera ateratzeko. Bilerara bertaratzen diren gurasoak lana aukeratzeko lehentasuna izango dute, beraz, ezin baduzu etorri, egokitu zaizun lan-taldean moldatu beharko zara. Hauexek izango dira lan taldeak…

Gehiago irakurri