Maiatzaren 13an, barikua, Ibilaldiko arropa saltzeko postua jarriko dugu ikastolako sarrera nagusian. Animatzen zaituztegu kamisetak, jertseak eta bestelakoak erosi eta maiatzaren 29an bat egin dezagun Abusu ikastolak antolatuko duen Ibilaldiarekin! Eskuratu zure Ibilaldiko jantzia!
Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu HHkoen txintxauna apurtuta agertu dela. Zaindu dezagun ikastola eta gogoratu jolastoki hau 0 urtetik 2 urtekoentzat soilik dela. Besterik gabe, Eskerrik asko