GU IKASTOLA, ZU? Matrikulazioa-kanpainarako eskatu zen materiala ikastolara heldu da. Astelehenetik aurrera eskatutakoa jasotzera pasatu ahal izango zarete idazkaritzatik. Material gehiago nahi izanez gero, bigarren eskaera egiteko aukera zabaldu da. Galdetegi honen bidez egin behar izango duzue. Eskaera egiteko azken eguna: otsailak 6. Eskerrik asko.
Zuen seme-alabak frogaren (azterketa, lana…) edo gertakariren bat duen Alexian ikusteko, honako urrats hauek jarraitu ditzakezue: Alexia aplikazioa ireki eta Agenda atalean sartu. Froga edo gertakariren bat badago egun horretan puntu bat agertuko da. Egun horretan klik eginez gero dagokion infomazioa agertuko da.
“Liburu erraldoia” Haur Literatura Aretoan parte hartu dugun ikastetxe guztietatik pasatu da eta Andramari Zornotzako Ikastolako ikasleok ere, nola ez, gure ekarpena egin dugu. Aurtengo gaia “Itsasoa” izan da, horregatik, gai honekin zerikusia duten askotariko adierazpenak ikusi ahal izango dituzue bertan. Datorren astearen amaiera arte izango duzue berori bisitatu ahal izateko aukera. Zuen gustukoa izatea espero dugu!!!
ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLAKO IKASLEAK INTERNET ABERASTEN Bi aste hauetan zehar gure ikastolako DBH2ko ikasleak interneteko “Txikipedia” entziklopediarako artikuluak idazten aritu dira, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko dinamizatzaile batek lagunduta. Emakume aktoreak gai bezala hartuz, artikuluak idatzi eta argitaratzeko jarraibideak eman dizkie gure dinamizatzaileak ikasleei. Ekimen horren bidez, Andramari Ikastolaren bi helburu uztartzeko aukera dugu: alde batetik interneten Euskararen presentzia areagotzea,…
ARETORA IRTEERA EUSKARA ZINEMA ARETOETARA (TINKO) NORTZUK: LH 1, 2 eta 3ko ikasleak FILMA: “Abentura aurrean” NOIZ: urtarrilaren 25ean, asteazkena Egunero bezala, ikastolan elkartuko gara 09:00etan, eta 09:30etan abiatuko gara zinemarantz. Egun horretan, LH1Aeko ikasleak ez dira igerilekura joango. TUTOREAK
Kaixo, familiak: Idatzi honen bitartez, azken egun hauetan herrian bolo-bolo dabilen gain baten inguruan hitz egin nahi dizuegu. Aurreko larunbatean, hilak 14, herriko gazte talde handi batek Zornotzar gazte bat, Haitz, jarraitu zuen herrian zehar irainka. Irainka diogu, izan ere, Haitz haserrearazteko bere gustuko ez den ezizenez deitzen diote. Haitzek desgaitasun intelektuala dauka eta, normalean, iraintzen dutenean erasotzaileen atzetik…
Familia agurgarria: Aurten ere Euskal Herriko Ikastolei beraien proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egistasmoaren ekitaldia abian da. Bost euroren truke, Ikastolen proiektua diruz laguntzeko eta 6.000€-ko sari baten zozketan parte hartzeko aukera emango zaie herritarrei. Andramari Zornotzako Ikastolako komunitateak ere ekimen horrekin bat egitea beharrezkoa dela uste dugu. Horregatik, hilaren 13an, ostirala, ikasleei familiako TANTA txartel bana emango diegu eta urtarrileko…
Kaixo tripulazio kideak, Mahi-Mahi proiektuan, aniztasuna maite dugu. Aniztasuna aberasgarria dela pentsatzen dugu. Izaki sozialak garen heinean, elkarrekin ikasten dugu eta komunitateak anitzak badira, aipaturiko elkarrekintza hori aberasgarriagoa izan daitekeela pentsatzen dugu. Hilabete honetan zehar, mahai gainean jarriko dugu gure jantoki eta patioak anitzak direla, eta… bai suertea gurea! Hezkuntza inklusiboaren aldeko apustua egiten dugu!
Familia agurgarriak, Zuen seme-alaben HEZIKIko lizentzia txartelak Ikastolara heldu dira. Tarte bat duzuenean, idazkaritzatik pasatu txartelaren bila, mesedez. Lizentzia hauek kurtsoan zehar burutuko diren HEZIKIKETA jardunaldietara eraman beharko dira. Besterik gabe,