Skip to main content

DBH 4: Ibaizabal Ikastolaren bisita

IBAIZABALEKO ORDEZKARIEN IKASTOLAREN BISITA Otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan aurkezpen-hitzaldia ikastolako liburutegian. Datorren asteartean, hilak 20, Ibaizabal Ikastolako ordezkariak Andramarira etorriko zaizkigu bisitan, DBH4ko gurasoei ikastetxe horren eskaintza akademikoaren berri ematera, izan ere, DBH4ko ikasleek datorren ikasturtean zer ibilbide egingo duten erabakitzeko garaia dute. Behin gure ikastolako zikloa amaituta, Ibaizabaleko ordezkarien ikuspuntua lagungarri suerta dakiekeela uste dugu. Ibaizabal Ikastolak batxilergoa eta...
Gehiago irakurri

Eguen zuri eta Inauteriak 2024

Otsailean, urtero bezala, hainbeste ohituren jarraipena bermatuko dugu ikastolan. Gure ikasleek ekintza desberdinetaz gozatu ahal izango dute: 1. EGUEN ZURI Hurrengo asteko ostegunean, OTSAILAREN 8an, eguen zuri eguna ospatuko dugu ikastolan.    > GOIZEAN: auzotik abestera irtengo gara.   HH 3-4-5 urtekoak eta LH 1, 2 eta 3. mailakoak kalera irtengo gara abestera. Ikasle guztiek baserritarrez jantzita etortzeko aukera dute....
Gehiago irakurri

Datorren asteko ospakizunei buruzko oharrak

Hurrengo asteko ospakizunak direla eta hainbat ohar: OHARRAK:  1.- LH 1Ako ikasleak, ostegunean (otsailak 8),  EZ dira igerilekura joango. 2.- Ostiral arratsaldean, otsailak 9, EZ da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.  3.– LH 3 eta 4. mailako ikasleak, ostiralean (otsailak 9),  EZ dira igerilekura joango.  4.- DBH4ko ikasleek hainbat ekintza antolatuko dituzte inauterietako ospakizunaren inguruan ikasbidaiarako dirua lortzeko asmoz. 5.- Dakizuen…

Gehiago irakurri

Lynx: Trinity azterketa

TRINITY Dear families, Dakizuenez, Lynx Idiomasen ikuspegi ludikoa dugu ardatz eta erabileran jartzen dugu indarra ingelesa ikastean. Gure taldearentzat garrantzitsua da ikuspegi hori orekatzea Lehen Hezkuntzako amaieran azterketa ofizialetarako prestakuntzarekin.  Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gora, ikuspegi ludiko-praktiko hori egiaztatze ofizialarekin osatzea funtsezkoa da, gure ustez. Aukeratzen ditugun azterketek (TRINITY COLLEGE LONDON, BRITISH COUNCIL eta CAMBRIDGE EXAMS) gure ikasleentzat helburu argi...
Gehiago irakurri

Kuota eguneraketa

KUOTA EGUNERAKETA Urtarrilean eguneratuko dira kuotak, Batzar Nagusian erabakiari jarraituz. 2023ko ekainaren 14an egindako asanbladan erabaki zen moduan, urtarriletik aurrera aplikatuko dira urteko KPIaren araberako kuota eguneraketak. Bizkaian %3,1ekoa izan da 2023ko KPIaren igoera eta beraz, hori izango da egingo den eguneraketa.  Eguneraketa honek funtzionamendu kuotari eta materialaren kuotari soilik eragiten die. Obra finantzaketa, elkartasun kutxa eta zerbitzuetako kuotak (jantokia,...
Gehiago irakurri

LH2: Bermeora irteera

LH2 ARRANTZALEEN MUSEORA Guraso agurgarriak:  Hurrengo astean eguraldi ona iragarrita dagoenez, ostiralean, otsailaren 2an,  LH 2. mailako ikasleekin Bermeoko Arrantzaleen Museora trenez joatea erabaki dugu. 10:30ean egon beharra dugu bertan eta, beraz, goizeko 09:00etan tren geltokian (Geralekun) geratuko gara,  09:15eko trena hartu ahal izateko. Gogoratu trenak ez duela itxaroten, beraz, puntualtasuna eskertuko genizueke. Arratsaldean, 16:30erako ikastolan izango gara.  Egun osoko...
Gehiago irakurri

HH1: 2024-2025 ikasturterako matrikulazioa

2024-2025 IKASTURTERAKO ONARPEN PROZESUA Guraso agurgarriak, 2024-2025 Ikasturterako matrikulazio garaia da, eta urtebeteko gelan dauden ikasle guztiek 2 urteko gelarako matrikula egin beharko dute.   JARRAIBIDEAK: Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 7tik 23ra arte luzatuko da, biak barne. Eskabidea ikastolan edo Internet bidez  (ikasgunea) egin ahal izango da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baliozko familiaren erroldatze-ziurtagiria (udaletxean eskatu behar da). Familia liburuaren fotokopia...
Gehiago irakurri

Gurasoen asebetetze galdetegia

ASEBETETZE GALDETEGIA Atzo Alexia bidez bidali genuen ikastola eta bere jardueraren inguruan gurasoen iritzia jasotzeko asebetetze galdetegia. Hasi gara zuetako askoren erantzunak jasotzen (eskerrik asko!) eta urtarrilaren 22rarte izango duzue inkesta betetzeko aukera.   Ikastolaren hurrengo urteotako norabidea erabakitzeko, oso garrantzitsua iruditzen zaigu guraso zareten guztion iritzia ezagutzea, ikastolaren eta bere proiektuaren ezagutza maila neurtu eta duzuen asebetetze maila aztertzea.  Beraz,...
Gehiago irakurri