Skip to main content
EKIAOharrak

DBH 4: eski irteera

By 2022/02/10No Comments

Eski irteera Valdecarayra

DBH 4: Otsailaren 15ean

    1. Irteera ordua: 06:30ean Gudari kalean, Dia denda inguruan dagoen autobus geltokian. (antzinako Korreos). Eskiatzeko arropaz jantzita agertu behar da.
    2. Bueltako ordua: 19:00ak inguruan.
    3. Prezioa: 40,00€ (partehartzaile kopuruaren arabera). Autobusa, materialaren alokairua, bi orduko ikastaroa eta  forfaita sartzen dira prezioan. Idazkaritzak kontutik pasatuko dizue hilabete amaieran.

Mesedez irakurri arretaz eraman beharreko kontuei buruzko puntu  hauek:

  1. a) Ikastolak estazioarekin lotuta daukan materiala (eta, ondorioz, derrigorrez eramateko beharrik ez dagoena, eski-estazioan emango digute eta):
  • Eskiak (oholak)
  • Eskiatzeko botak
  • Eskiatzeko makilak
  1. b) Ikasleek derrigorrez eraman beharrekoa (eskiatzeko ezinbestekoa, eta eski-estazioan emango ez digutena):
  • NANa (DNI) eta osasun txartela.
  • Eskiatzeko arropa aproposa: prakak, kamiseta iragazkorra (transpirable), forroa, txamarra, galtzerdi altuak (belaunetarainokoak), mendiko botak, txanoa, eskularruak.
  • Eguzkitako betaurrekoak (eskiatzeko betaurrekoak ez badira, betaurreko beltzak behintzat), eguzkitako krema.
  • Bazkaria, askaria (fruitu lehorrak, txokolatea, barrita energetikoren bat, ogitartekoa…) eta edaria.
  • Goitik behera aldatzeko arropa: barruko arropa, prakak, kamiseta,..
  1. c) Ikasleek aukeran eraman dezaketena (nahi izanez gero, baina ez derrigorrez).
  • Kaskoa eta eztarria estaltzekoa (buffa). Kaskoa eski estazioan eskuratzeko aukera egongo da, baina aparte ordaindu behar da (3-4 euro). Ikasleek ez dute bertan ordaindu behar izango: estazioak kontu guztia ikastolari egotziko dio, eta ondoren ikastolak bidaliko die faktura gurasoei.
  • Norberaren eski-botak,  makilak eta eskiak (oholak). Ez dira ezinbestekoak: norbaitek bereak erabiltzea nahiago badu, eramateko aukera izango dute.
  • Dirua (ikasleek ez dute eski-jardunari lotutako ezer ordaindu beharko estazioan bertan, baina kafetegia dagoenez, ikasleren batek nahi izanez gero, zerbait erosteko aukera egongo da).

Bestalde, ikastolan bazkaldu ohi duten ikasleek bezperan, bazkalostean, jaso ahal izango dute eski irteerara eramateko picnic-menua (ezinezkoa da egunean bertan jasotzea, halako orduetan ez baitago inor ikastolan).

Mesedez, horrela egitea erabaki duzuenoi, ASTELEHENERAKO baieztatzea eskatzen dizuegu.

Eskerrik asko.