Kaixo, gurasook:
Bihar zuen seme-alaben emaitzen buletinak jasoko dituzue. Dena den, haiei dagoeneko jakinarazi diegu errekuperaziorik egin behar duten ala ez.
Irakasgairen bat gainditu gabe badago, hurrengo taulan ikusiko dituzue errekuperazio-proben egunak.
Irakasgairen bat taulan agertzen ez bada, horrek esan nahi du beste era batera gainditzeko bidea dutela: txostenak, ebaluazio jarraitua, lanak…
Edozein zalantza baduzue, tutorearengana edo dagokion irakaslearengana jo dezakezue.
Astelehena (13) | Asteartea (14) | Asteazkena (15) | Osteguna (16) | Ostirala (17) | ||||||
8:50 9:45 | 9:50 10:50 | 14:30 15:30 | 9:50 10:50 | 10:50 11:50 | 14:30 15:30 | 8:50 9:45 | 9:45 10:40 | 8:50 9:50 | 9:50 10:50 | 9:50 10:50 |
GIZA | MAT | PLAS (4B) | GAZT | GH (lanak eman) | PLAS (4A) | NAT/BIO | F/K | TEK | ENG | EUSK |
- PLAS: lanak ematea da errekuperatzeko bidea (DBH1 martxoak 20; DBH2: martxoak 23; DBH3: martxoak 13).