Skip to main content
EKIAOharrak

DBH4: Eta gero zer?

By 2022/11/24No Comments

Azaroari amaiera ematen ari gatzaizkion honetan, DBH 4. mailako ikasleekin hastera goazen prozesua partekatu nahi dugu zuekin. Gure ikasleak ikastolako aroa amaitzear dute eta hemendik aurrera zer egingo duten erabakitzeko sasoia heldu zaie. Ez da, ez, erabaki erreza. Hori dela eta, bide horretan laguntzeko prozesu oso bat eskaintzen diegu ikastolan, orientatzailearen eskutik, euren ezaugarriak, ohiturak eta inguruan dauden eskaintzak arakatzeko eta, oinarri horrekin, ahalik eta erabaki zentzudunena egin dezaten. Ibilbide horretan gure garapen naturala zein den ere argi daukagu, eta Ibaizabaleko eskaintzari arreta handiz erreparatuko diogu.

 

Asteartean eta asteazkenean (hilaren 29an eta 30ean) ikasleen aurreko aurkezpena egingo dugu tutoretza saioetan. Gurasoei, berriz, gonbidapena luzatzen dizuegu hurrengo abenduren lehenean (2022/12/1), 18:00etan, ikastolako liburutegian elkartzeko eta orientatzailearekin eta tutoreekin batera horren inguruko solasaldia izateko.