DBHko EUSKARA ETA IRAES TALDEKO KIDEEN TXANGOA
Datorren ostegunean, hilaren 25ean, DBHko Ikasleen Euskara Taldeko eta IRAES taldeko kideek txangoa egingo dute Bermeora eta Mundakara.
Trenean abiatuko gara Bermeora, bertan itsasontziz Gaztelugatxe ingurura bidaiatxo bat egitera, eta Mundakara joango gara gero, eguraldi ona badago, behintzat, hondartzaz gozatzera.
Urte osoan lan bikaina egin ondoren, ondo merezitako saria izango da.