Skip to main content

Aste honetan zehar, prebentzioaren gaia landu dugu DBHko maila guztietan, Zornotzako Udalarekin lankidetzan antolatutako tailerren bidez. Zehatzago, lau orduko tailerrak emango dira maila bakoitzean, DBH1etik hasi eta DBH4 mailaraino, asteko egunetan zehar banatuta.

Gaia, oro har, kontsumo arriskutsuen prebentzioa izango den arren, mailaren arabera ñabardurak eta berezitasunak izango dira. Izan ere, adinaren arabera agertu ohi diren kontsumoetan jarri nahi da arreta.

Hala, DBH1en, adikzioa zer den ikusi eta tabakoari eta sakelako telefonoaren erabilera arriskutsuari erreparatuko zaio. DBH2n, tabakoa ez ezik alkohola ere hartuko da aintzat, bai eta bideojokoak ere. DBH3ri dagokionez, tabakoa, alkohola eta kalamua aztertuko dira droga alorrean, baina sare sozialen erabilerari ere egingo zaio begitua. DBH4n, azkenik, beste droga batzuk ikusi eta ludopatiari ere erreparatuko zaio.

Azken buruan, kontsumo arriskutsuak sortu aurretik, arreta egin eta prebentzioan sakontzea izango da helburua.